Nafarroako Memoriaren Institutuak El hambre en la posguerra en la Ribera de Tudela (1939-1951), Francisco Santos Escribano Tuterako Valle del Ebro BHIko irakaslearen liburua aurkeztu du. Liburuarekin batera, proposamen didaktiko bat ere argitaratu da egin du; Espainiako Historia irakasgaiko batxilergoko 2. mailako ikasleei zuzenduta dago bereziki, baina ondo baino hobeto erabil daiteke DBHko 4. mailako Gizarte Zientzietan, baita beste ikasgai edo maila batzuetan ere.
Gerra zibila amaitu ondoren Espainiak bizi zuen egoera islatzen du liburuak. Herriaren iruditerian, 1939tik 1951ra bitarteko urteak goseak definitzen ditu. Elementu bakarra zen herritarren pentsamenduaren ardatza: gure aitona-amonen bizitza markatzen zuen janaririk eza. Horrela, gosez jaiki eta oheratzea izan zen, zalantzarik gabe, pobrezia eta miseriako urte gogor horien eguneroko bilakaera.
Bestalde, proposamen didaktikoaren helburua da, besteak beste, errepresio frankistaren memoria eta autarkia eta gosea berrogeiko hamarkadako Espainiako biztanleriaren kontrol politikorako modu gisa erabiltzea ikuspegi didaktiko berritzailearekin bateratzea, ikasleek iturri ofizialekin eta, bereziki, ahozko iturriekin egindako lan aktiboan oinarrituta. Izan ere, Tuterako Valle del Ebro BHIko ikasleek egindako inkesten bidez bildutako materialek osatzen dute lanaren enbrioia. Ikasle horiek aitona-amonen bizitzako kontakizunak entzun dituzte.
Nafarroako Memoriaren Institutuak bere Memoria duten Eskolak programan argitaratzen duen hirugarren unitate didaktikoa da, Libertaden Memoria eta Amonarenean kea proposamenen ondoren.
Últimos comentarios