Nafarroako Memoriaren Institutuak Iturrama BHIko irakasleek, Oskia Ramírez Baracek eta Cristina Palacios Bellosok prestatu duten Libertaden Memoria unitate didaktikoa aurkeztu nahi dizue. Mundu Garaikidearen Historia irakasgaiko batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzenduta dago bereziki, baina ondo baino hobeto erabil daiteke DBHko 4. mailako Gizarte Zientzietan, baita beste ikasgai edo maila batzuetan ere. Unitate didaktiko honek hogeita hamar eta berrogeiko hamarkadetako Europan errepresio frankistaren eta faxismoaren memoria bezalako gaien tratamendua batu nahi izan du ikuspegi didaktiko berritzailearekin, ikasleen protagonismo aktiboan, ikaskuntza kooperatiboan eta zereginen bidezko metodologian oinarrituta.
Espero dugu .zip karpeta batean jaitsi dezakezuen materiala aukera bat izatea lan atsegina eta berritzailea egiteko, pentsamendu kritikoaren garapena eta ikasleentzako planteamendu motibatzailea bateratuko dituena eta baliagarria izan dadin balio demokratikoen defentsa eta bakearen eta bizikidetzaren kultura bereganatzen duten pertsona kritikoak prestatzen laguntzeko.
Material guztia biltzen duen karpeta batean editatu da inm@navarra.es helbide elektronikoan eska dezakezue.
Utzi erantzuna