
Nafarroako Memoriaren Institutuan hainbat erakusketa ditugu, eta hainbat herritatik ibili dira, bai ikastetxeetan, bai beste espazio publiko batzuetan, kultura-etxeetan, liburutegietan, gizarte-zentroetan eta abarretan. Horietakoren bat zuen ikastetxera edo zuen herrira eraman nahi baduzue, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzue, erreserba egiteko. Gehienek bertsio birtuala dute, eta erakusketaren orrialdetik bertatik eskura daiteke.
Momentuan daukagunak, hauxek dira:
- “Ezkaba“. 2018ko maiatzean inauguratu zen Planetarioan, San Cristobaleko ihesaren 80. urteurrena zela eta.
- “Lur azpian“. 2019ko martxoan inauguratu zen Planetarioan, trantsizio-aldiko desobiratzeen hasieraren 40. urteurrena zela eta.
- “Aktion T4. Sineste osoz hiltzen“. 2019ko azaroan inauguratu zen Baluarten. Buruko gaixotasunak zituzten edo desgaitasunen bat zuten pertsonak desagerrarazteko eutanasia naziaren programari buruz.
- “Uriz Pi ahizpak” 2020ko irailean inauguratu zen Planetarioan (urriko 17ra arte). XX. mendean nazioartean proiekzio handiena izan zuten emakume nafarrei buruz.
- “Hormigoizko Mugak“. 2021eko maiatzean inauguratu zen Planetarioan. Bidaia bat prosposatzen du Adolf Hitler eta Francisco Franco diktadoreek bultzatutako Atlantikoko Harresiaren eta Pirinioen Gotortzearen artean.
Últimos comentarios