
Memoria duten Eskolak programaren barruan 2021-2022 ikasturterako aurreikusitako jardueren artean, Nafarroako Memoriaren Institutuak antzezpen eszeniko batzuk eskaintzen dizkie programa honetan parte hartzen duten ikastetxeei; besteak beste, antzerkia, dantza eta poesia, musika edo ikus-entzunezkoak nahasten dituzten beste batzuk. Funtzio horiek ikastetxeetan bertan antzeztu ahal izango dira, leku egokirik izanez gero, edo hurbileko espazio eszenikoetan (kasu honetan, ikastetxeak berak kudeatu beharko du horien lagapena). Jarduerak eskatzeko, jar zaitezte harremanetan inm@navarra.es helbide elektronikoan edo 848427916 telefono-zenbakian.
Jarraian, eskaintzen diren obrak zerrendatuko ditugu. Informazio gehiago eskuratzeko, esteketara jo dezakezue, ikastetxeetan jaso duzuen paperezko liburuxkan edo deskarga dezakezuen PDF artxiboan.
- Santa Perpetua. Laila Ripollen lana, Lilura Teatro konpainiak aurkeztuta Gazteleraz.
- Goyena Arraiza, Emilia. Miguel Munarrizen lana, La Nave Teatro konpainiak aurkeztua. Gazteleraz.
- Amapola. Lilura Teatro konpainiaren produkzioa. Gazteleraz.
- El crimen fue en Granada. La Nave Teatro konpainiaren ideia originala. Gazteleraz.
- Vencidos. Miguel Goikoetxeandiaren lana, Iluna Produkzioek aurkeztuta. Gazteleraz.
- Sed. Quasar Teatroren ekoizpena. Gazteleraz.
- Basoa. Dantzaz Konpainiaren ekoizpena. Euskeraz edo gazteleraz.
- Lucio, una reflexión escénica. Yerbabuena Producciones ekoizpena. Gazteleraz.
- Fosa. Txirene Produkzioak. Gazteleraz.
- 43º 13′ 44” N. Olatz Gorrotxategiren ekoizpena. Euskeraz edo gazteleraz.
- Lorca, Dalí, Buñuel. Los Aborígenes. 6 Pabiloiko Gazte Konpainiaren ekoizpena. Gazteleraz.
Utzi erantzuna