2018-2019 ikasturtean, Navarro Villoslada BHIko Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek, Nafarroako Geografia eta Historia irakasgaian, proiektu bat egin du, “En paradero desconocido: Movimiento juvenil para la recuperación de nuestra memoria histórica” izenekoa. Lan hau Europako eTwinning programaren barruan kokatzen da eta Adriana Rípodas irakasleak zuzendu du. Iruñean memoria ibilbide eta lekuei buruzko dokumental bat egitea izan zen lanaren emaitza.
Dokumental hau Golem Yamaguchi zinema-aretoetan aurkeztu zen, Nafarroako Memoriaren Institutuak bultzatutako Ikus-Entzunezkoen I. Topaketa Memoria Duten Irudiak barruan. Topaketa hori 2019ko apirilaren 9tik 12ra bitartean izan zen, Blanca Oria zinemagilearen zuzendaritzapean.
Ondoan aurkezpenaren bideoa eta egindako dokumentala dugu.
Últimos comentarios