2018an, Iñaki Ochoa de Olza DBHIko ikasle talde batek, Uxua Azpiroz irakaslearen zuzendaritzapean, Alfontso XII.aren gotorlekuaren memoria berreskuratzeko lan bat egin zuen. Gotorlekua Ezkaba mendian dago kokatuta eta haren oinean Institutua. 1938ko maiatzaren 22an, San Kristobal gotorlekuko presoen ihesaldi handia gertatu zen, eta ikasleek 80. urteurrena betetzen zen gertaera horretan zentratu zuten beren ikerketa. Lana kamishibai formatuan aurkeztu zuten, eta EUSTORY gazteentzako Europako historia lehiaketan accesit bat lortu zuten. Azken produktu gisa ondoko bideoa egin zuten eta bertan laguntza eman zioten hainbat pertsona eta elkarteak aipatzen dira.
Parte hartu zuten ikasleak hauxek izan ziren: Ibai Andreu Monforte, Naiara Andueza Valero, Oihan Armendariz Portas, Lander Ayestaran Rodrigo, Irene Aznar Martínez, Anne Bilbao González, Uxue Blanco Zuza, Ane Díaz Aizpurua, Irantzu Elizaga Narcue, Saioa Fraile Gómez, Irati García Ventura, Garbiñe González Merino, Uxue Goñi Flamarique, Mikel Gorraiz Casanova, Miren Hernández Larriu, Ane Ibáñez Goñi, Iraitz Ibero Orradre, Xabier Lamarca Cortés, Irene Lizanzu Guerra, Miren Itsaso Pierrugues González, Amaia Rebole García eta Uxue Sangalo Contín.
Deskargatu Uxua Azpiroz irakasleak egindako proiektuaren deskribapena pdf formatoan.
Utzi erantzuna