Memoria duten Eskolak programaren barruan 2021-2022 ikasturterako aurreikusitako jardueren artean, Nafarroako Memoriaren Institutuak antzezpen eszeniko batzuk eskaintzen dizkie programa honetan parte hartzen duten ikastetxeei; besteak beste, antzerkia, dantza eta poesia, musika edo ikus-entzunezkoak nahasten dituzten beste batzuk. Funtzio horiek ikastetxeetan bertan antzeztu ahal izango dira, leku egokirik izanez gero, edo hurbileko espazio eszenikoetan (kasu honetan, ikastetxeak berak kudeatu beharko du horien lagapena). Baliabideak optimizatzeko helburuarekin, espazio handietan funtzioak erraztuko dira, inguruko ikastetxe desberdinetako ikasleak joan ahal izan daitezen. Jarduerak eskatzeko, jar zaitezte harremanetan inm@navarra.es helbide elektronikoan.
Jarraian, eskaintzen diren obrak zerrendatuko ditugu. Informazio gehiago eskuratzeko, esteketara jo dezakezue, ikastetxeetan jaso duzuen paperezko liburuxkan edo deskarga dezakezuen PDF artxiboan.
- Olvido Flores. Estefania de Paz Asinen ideia originala. Gaztelaniaz.
- Pepito (Una historia de vida para niños y abuelos). Itziar Pascualen lana. Gaztelaniaz.
- Federico. No hay olvido, ni sueño: carne viva. María San Miguelen sorkuntza, Proyecto 43-2 konpainiak aurkeztua. Gaztelaniaz.
- 1915. El Genocidio. Memorias de una muerta. Sareri Zepyur eta Nelly M.Poghosyan-en lana. Gaztelaniaz.
- Fosa. Txirene Produkzioak. Gaztelaniaz.
- Contado por ellas (Republicanas y antifascistas). Bea Insaren sorkuntza. Lan hau euskara eta gaztelania uztartuz antzeztu daiteke.
- Basoa. Dantzaz Konpainiaren ekoizpena. Euskeraz edo gaztelaniaz.
- Goyena Arraiza, Emilia. Miguel Munarrizen lana, La Nave Teatro konpainiak aurkeztua. Gaztelaniaz.
- Vencidos. Miguel Goikoetxeandiaren lana Iluna Produkzioak aurkeztua. Gaztelaniaz.
- Basoa. Dantzaz Konpainiaren produkzioa. Euskeraz edo gaztelaniaz.
- Nun zira? Iker Sanzen ideia originala. Euskeraz edo gastelaniaz.
- Praga, 1941. Jóvenes rubios no paran de gritar frente a mi casa. Paco Gámezen lana, a partir de los diarios de Petr Ginz-en egunkarietatik abiatuta, LaJoven konpainiak aurkeztua. Gaztelaniaz.
- El mar. Visión de unos niños que no lo han visto nunca. Teatre Nacional de Catalunya eta de Xavier Bobés-en produkzioa. Gayarreko eskola-antzerkiaren programan sartutako funtzioa.
Últimos comentarios