Testuaren egilea: Josune Etxezarreta Esparza.
Tafallako “Sancho III el Mayor” BHIn, zeharkako eta diziplinarteko proiektu bat garatu gara institutuko Antzerki Tailerraren eskolaz kanpoko jardueran. DBHko eta Batxilergoko ikasleekin egin da, 36ko errepresaliatuen senideen lekukotasunetan oinarrituta. Lekukotasun horiek Nafarroako Gobernuak bultzatu zuen “Lur azpian” erakusketan bildu ziren, desobiratze goiztiar prozesua gogora ekartzeko. Nafarroako herri askotan egin zen 1978 eta 1980 urteen artean, eta orain 40. urteurrena betetzen da. Nafarroako Memoriaren Institutuaren “Memoria duten Eskolak” programaren barruan kokatu dugu proiektua. Tailerreko irakasleak Josune Etxezarreta Esparza eta Mirentxu Martínez Vides izan gara.
Helburua ikasleak memoria konpontzailearen kontzeptura hurbiltzea zen, memoria-politikekin elkargune bat ezarriz, bereziki desobiratzeekin, memoria-lekuekin eta giza eskubideen urraketa-prozesuei buruzko ikerketarekin. Lan honen bidez, egia eta justizia lortu nahi izan ditugu, biktimekiko erreparazioa eta elkartasuna lortzeko. Azken batean, bakearen eta giza eskubideen errespetuaren kultura sustatzea da helburua.
Proiektua mikrokontakizunen sorkuntza eta antzezpen eszenikoan oinarritu zen. Apirilaren 1ean eta 2an Sartagudako Memoriaren Parkean egitekoa zen belaunaldien arteko topaketan irudikatzea aurreikusita zegoen, baina, COVID-19k pandemia dela-eta, atzeratu egin da.
Entsegu eta tailerretan garatu diren dinamika guztien protagonistak ikasleak izan dira. Irakasleek egindako proposamenetik, testua garatzeko iritziak eta ideiak eman dituzte, eta antzerkiaren munduan esaten den bezala, “bereganatu dute”.
Landutako gaia oso arrotz egiten zaie denboran eta bizipen pertsonaletan. Eduki horietara hurbiltzeko prozesua nekeza izan zen. Benetako testigantzen azterketa, dantzaren eta gorputz mugimendu garaikideen erabilera eta, batez ere, emozioak transmititzeko espresuki aukeratutako musika izan da azken prozesuan lagundu duena (musika Rap, Rosalíaren egungo abestiak, La Oreja de Van Gogh taldearen “Madre, anoche en las trincheras“). Irakasleok horretarako prestatutako gaitasunak, iradokizunak eta proposamenak koordinatu eta bideratu genituen.
Proiektuaren ideia hiru proposamen eszenikoren garapenean oinarritu zen, Sartagudako Memoriaren Parkeko hiru leku enblematikotan antzerkian, musikan eta dantzan oinarritutako antzezpena egiten zuten hiru talde protagonista zirela. Horretarako, 1978. eta 1980. urteen artean desobiratze goiztiarrak prozesuan parte hartu zuten errepresaliatuen senideen testigantzak eta esperientziak hartu zituzten inspiraziotzat, baita nire amona María Martínez Biurrunen testigantzak ere. Talde horietako bakoitzak aukeratutako lekuan egin behar zuen lana, eta bertaratuko ziren pertsonak, taldetan banatuta, leku guztietatik igaroko ziren, guztiak hiru emanaldietara joan ahal izateko. Parkean “Idazleen Txokoa”, “Emakumearena” eta “Besarkada” ziren antzeztu behar ziren lekuak, hurrenez hurren Gerra Zibilean errepresaliatuak izan ziren hiru idazle aipatuz: Federico García Lorca, Miguel Hernández eta Antonio Machado
Gainera, taldea aurkeztu eta Caixaescena topaketetan parte hartzeko aukeratu zuten. Zehazki, “Idazleen Txokoa: García Lorca” aurkeztu zuten. Lizarrako topaketan, martxoaren 6tik 8ra bitarteko asteburuan, Bartzelonako, Madrilgo eta Alacanteko bost ikastetxetako 300 ikasleren aurrean antzeztu zuten beren lana (Tafallakoa Nafarroako ordezkari bakarra izan zen). Antzezlana gustatu zen, batez ere, benetako lekukotzak poetaren heriotzaren fikzioarekin nola lotu genituen. Gustatu egin zitzaien, baita ere, eta hala adierazi ziguten, “Oraindik mingarria den gai honi heltzeko erabili genuen hurbilketa eta sentsibilitatea, gazteei enpatizatzeko eta beren balioak eguneratzeko moduan”.
Utzi erantzuna