Maravillas Lamberto, Larragako 15 urteko neska, atxilotu, bortxatu eta hil zuten bere aitaren alde atera zenean. Nafarroan gertatutako ehunka historia izugarrien artean, Maravillasena da ikaragarrienetariko bat. Horregatik, ulertzekoa da memoria historikora hurbildu diren artistei interesatu izana. Fermin Balentziaren gerturatzea ikusi genuen, bere estilo personaletik egina. Orain Berri Txarrak rock taldeak egindako kanta dakargu.
Gure ustean, musika, eta rocka bereziki, adierazpide hurbila da gure ikasleentzat. Beraien adierazpideen bitartez, beraien kodeen bidez, musika modu egokia izan daiteke memoria historikoaren gaira gerturatzeko, beraien interesekin, beraien mundu-ikuskerarekin lotzeko. Ildo horretan, Berri Txarrak-en Maravillasek aukera eman diezaguke gai honi buruzko interesa pizteko, gaurkotasun handiko gaiak (memoria, ahanztura, biktimak, bortizkeria…) jorratzen baititu, urrutikoa eman arren.
Jarraian, kantaren bideoklip ofiziala eta hitzak uzten dizkizuegu, Berri Txarrak-en web orrian ere ikus daitekeenak: http://www.berritxarrak.net/ .
Ostikoz bota digute atea zein dira deitu gabe datozenak? Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira? Zein dira oihuka mintzo direnak?Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan gertatuakIkara; bortxaren bigarren izena zein dira deitu gabe datozenak? Gogoan dut orain aspaldiko aholkua: ez fida herraren mirabe denaz Norbaitek oroituko ditu etorkizunean |
Ostikoz bota digute atea zein dira deitu gabe datozenak? Agur ahizpak eta senitarteko guztiak agur lagunak eta jolasten ginen tokia adio ene Larraga maitea.Norbaitek oroituko ditu etorkizunean ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak abesti berriren batean zuhaitz zaharren azaletan Erriberako izarretan Nafarroan…Maravillas Lamberto eta 1936ko gerran ahaztutako guztiei eskainia. |
Utzi erantzuna