Otsailaren 11n inauguratu zen Elian (Eguesibar) 2015ean aurkitutako hiru fusilatuen oroitzapeneko oroitarria. Horrekin batera, Eguesibarko udaletxean zabaldu egin zen Txinparta eta Aranzadi elkarteak prestatutako “Lurperatutakoa atera dadila” erakusketa.
Egun hauetan, Mendillorri BHIko 4. DBHko ehun ikasle hurbildu dira memoria toki bihurtu zaigun udalbatza-aretora. Txinpartako Koldo Plá-ren eta Aranzadiko Jimi Jimenez-en eskutik, ikasleek aukera polita izan dute Ezkaba mendiko Gotorlekuko historia ezagutzeko. Azalpenei esker, aurpegia jarri ahal izan diegu 1934 eta 1945 urteen arteko garai hartan preso izandako eta izen-abizenak zituzten 6.000 pertsona horiei.
Saio osagarri xume bezain interesgarri hauekin, Mendillorri BHIko ikastetxeak berretsi egin du memoria duen eskola izateko nahia.
Egilea: Patxi Abasolo, 2017-03-10
Utzi erantzuna