Justifikazioa
Ikastaro honen helburua da parte hartzen duten irakasleek Memoriak hezkuntza-eremuan duen eginkizunari buruz hausnartzea eta Nafarroako Memoriaren Institutuak eskura jartzen dituen tresna batzuk eta hainbat ikastetxetan praktikan jarritako esperientzia batzuk ezagutzea. Memoriaren Nafarroako Institutuaren eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren «Memoria duten Eskolak» programaren barruan dago.
Helburuak
- Zenbait balio sustatzea (bakea, bizikidetza eta giza eskubideekiko begirunea), gure iragan traumatikoaren gaineko hausnarketatik abiatuta.
- Gogoeta egitea memoriak hezkuntzan duen garrantziaz, ikasteko tresna gisa.
- Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen errespetuaren balioak sustatzea, gure iragan traumatikoari buruzko hausnarketatik abiatuta.
- Memoria historikoa ardatz izango duten proposamen didaktikoak eraikitzea.
- Memoria historikoko lanaren aplikazio didaktikoan interesa duten ikastetxeen arteko sare-lana sustatzea.
Edukiak
- Oroimena hezkuntza esparruan.
- Historiaren eta memoriaren arteko harremanak.
- Memoria historikoa eskola-curriculumean
- NMIk proiektu bat garatzeko dituen tresnak.
- Memoria historikoaren arloko jarduera egokiak eta esperientziak.
Saioen banaketa
- Otsailaren 24a. Historia memoriarekin hezkuntzako espazio publikoan. Raimundo Cuesta Fernández. Bideokonferentzia bidezko esku-hartzea eta, ondoren, ikastaroan parte hartu dutenen arteko eztabaida.
- Martxoaren 17a. LOMLOE eta Curriculumaren Dekretuak: eskola-curriculumean memoria historikoa benetan sartzeko beste aukera galdu bat? Enrique Díez Gutiérrez.
- Memoria historikoaren arloko jarduera egokiak eta esperientziak.
- Patxi Abasolo eta Txarli Martínez. Mendillorri BHI
- Martxoaren 31a. NMIren baliabide didaktikoak, ahozko eta ikus-entzunezko iturriekin lantzeko. Gerard Corbella. (pdfa jeitsi)
Últimos comentarios