Justifikazioa:
Nahiz eta hezkuntza eta memoria oinarrizko zutabeak diren gizarte aske eta demokratikoak eraiki eta atxikitzeko, oraindik ere asko falta zaigu iragan hurbilaren ezagutza osoa lortzeko. Memoria historikoa berreskuratzea, herritartasun demokratikoaren oinarria den aldetik, justizia historikoko eginbehar bat da gaur egun. Ondare “deserosoa”, bestalde, baliabide didaktiko aproposa da pentsamendu kritikoa garatzeko, jarrera bat hartzera behartzen baitu. Eta hemen, Nafarroan, Ezkaba mendia horren guztiaren adibide egokia da.
Bestalde, guztioi gustatzen zaigu jolas egitea. Escape rooma modan dago eta hezkuntzako tresna bikaina izan daiteke, ikasleen talde-lana eta sormena bultzatzen dituelako eta motibazioa areagotzen duelako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan.
Ihes handia hezkuntza-programak bi elementu horiek ditu eta irakasleei proposatzen die parte-hartzaile aktiboak izan daitezela hezkuntzako Lehen Escape Roomean, Ezkabari buruzkoan.
Helburuak:
- Ihes handia ikastetxeen arteko programaren funtsak ezagutaraztea.
- Estrategia metodologiko mistoak aplikatzea, ikasgelan garatu eta txertatzeko proiektu propio bat, esparru batean sartua eta tutorizatua.
- Lan-taldeak sortu eta dinamizatzeko bide ludikoak erabiltzea.
- Ikaskuntzako aukera berrien eragile aktibo eta sortzaile izatea.
- Ikasleek hezkuntza-proiektuan izanen duten gaitasunen bilakaera ebaluatzea.
- Feedbacka ematea proiektua sortu, garatu eta ebaluatzeko prozesuan.
- Bultzatzea ikasleek, memoria historikoaren gaineko ikerketaren bidetik, pentsamendu kritikoa gara dezaten.
- Memoria oinarri gisa harturik, giza eskubideen balioa eta bakearen kultura sustatzea, batik bat geroko belaunaldiak aintzat harturik.
Edukiak:
1. SAIOA. Hezkuntza-berrikuntza. Gure proposamena: Escape Rooma.
2. SAIOA. Ihes handia bere testuinguru historikoan. Memoria duten eskolak.
3. eta 4. SAIOAK. Gaitasun-unitateen diseinua. Curriculum-arkitekturako lantegia.
5. SAIOA. Work kafea: Lankidetzako tutorizazioa, eta gaitasun-unitateen gaineko bateratze-lana ikasgelan.
6. eta 7. SAIOAK. Escape Rooma antolatzea.
Metodologia:
Presentziala. Osasun-egoerak uzten ez badu, on line egingo da.
Saioak:
- Urtarrilak 12, Asteartea, 16:30 – 19:30
- Urtarrilak 19, Asteartea, 16:30 – 19:30
- Urtarrilak 26, Asteartea, 16:30 – 19:30
- Otsailak 2, Asteartea, 16:30 – 19:30
- Otsailak 23, Asteartea, 16:30 – 19:30
- Martxoak 2, Asteartea, 16:30 – 19:30
- Martxoak 9, Asteartea, 16:30 – 19:30
Últimos comentarios