Josefa eta Elisa, balio demokratiko unibertsalei eskainitako bizitza.
Josefa eta Elisa Úriz Pi ahizpak XX. mendean nazioartean proiekzio handiena izan zuten emakume nafarrak izan ziren. Josefa 1883an jaio zen eta Elisa 1893an. Gizarte-konpromisoaren eta balio demokratiko unibertsalen aldeko borrokaren benetako adibideak dira.
Badostainen dute jatorria, Iruñetik oso gertu dagoen Eguesibarreko herri txiki batean. Bizitza osoa emakumearen eta haurtzaroaren eskubideen defentsari eskaini zioten eta 1954an Nazio Batuen Erakundeak ofizialki aldarrikatutako Haurren Nazioarteko Eguna ezartzea Elisaren ekimena izan zen. Gaur egun munduko herrialde guztietan ospatzen da Haurren Naziorateko Eguna.
Josefak, bere aldetik, duela ehun urte lan handia egin zuen Europako aurrerapen pedagogiko modernoak Espainiako hezkuntza-sistema zaharkituan sar zitezen horregatik jazarri zuten Gerra Zibilaren aurretik eta ondoren.
Baina, batez ere, bi emakume horiek, indar handiko beren bizi ibilbidean, ezohiko ausardia eta sendotasuna erakutsi zuten, II. Errepublikan erantzukizun handiko karguak beren gain hartuz eta 1936ko gerran izandako borroken ondorioz desplazatutako milaka familiari eskaini beharreko laguntza antolatuz.
Energia berarekin lagundu zieten Frantzia hegoaldean sakabanatutako kontzentrazio-esparruetan pilatutako errefuxiatu errepublikarrei, eta ez zuten zalantzarik izan Parisko eskualdean nazien okupazioaren aurkako lehen erresistentzia-taldeak osatzeko garaian. Gainera, diktadura frankista amaitzeko espainiar guztien Batasun Nazionala bultzatu zuten.
Emakumeen Nazioarteko Federazio Demokratikoa bultzatu zuten, emakumearen eskubideen defentsaren alde munduan inoiz egon den erakunderik handiena. Beren militantzia komunista zela eta, 1951n Bolero-Paprika Operazioaren biktimak izan ziren, Frantziatik kanporatuak izan ziren Gerra Hotzaren garaian. Orduan, bigarren erbestealdi luzea hasi zuten Alemaniako Errepublika Demokratikoan, eta bertan hil ziren – Josefa 1958an eta Elisa 1979an –, ez zuten jaioterrira itzultzeko aukerarik izan.
Jaitsi erakusketaren triptikoa pdf formatoan.
Últimos comentarios