Iker Sanzen jatorrizko ideia
FITXA ARTISTIKOA |
Arte zuzendaritza eta koreografia: Xian Martínez |
Ekoizpena eta gestioa: DAB |
Musika: Iñaki Palacios |
Jantziak: Raquel, BUJ Estudio |
Interpreteak: Marina Eskisabel, Iker Sanz, Easo Abesbatza |
Eszenografia: David Azpurgua. |
Aholkularitza historikoa: Agustín Macías. |
Kolaboratzaile bereziak: Easo Abesbatza Abesbatza, Gorka Miranda eta Aranzadi Zientzia Elkartea |
Argazkiak: Blanca Razquin |
Iraupena: tailerra 60 minutu, ikuskizuna 25 minutu |
SINOPSIA:
Nun Zira?-k gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, abesbatzaren babesean, momentu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidai bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua. Egoera traumatiko bat bizi ondoren, NORTASUNA berreraiki behar da eta ibilbide horretan datza Nun Zira? pieza. Interpreteek soinean daramaten armadura, biktimen islada da eta hauen bi aspektu azpimarratu nahi ditu, batetik borrokaren indarra eta bestetik, esperantzaz beteriko arima. Dikroikoa argi foko bat da, interpreteak identitatea bilatzera eta hobetzera eramango dituena.
Ikuskizuna, Nun Zira? piezarako sortutako unibertsoa bertatik bertara ezagutzeko tailer batekin osatzen da. DAB konpainiako dantzariek ikastetxean emango dute tailerra, eta, ondoren, ikuskizunaz gozatu ahal izango da, praktikatutakoa eszenan ikusiz. Ekintza honen bidez dantza ikasgeletara gerturatzea du helburu, memoria historikoa ezagutarazten eta balorean jartzen.
Últimos comentarios