Memoria eta erresistentzia kolektiboaren bisitaldi antzeztua
Ana Diez de Ure Eraulren ideia
| FITXA ARTISTIKOA |
| Dramaturgia eta zuzendaritza eszenikoa: Maia Ansa, María Araiz, Garazi San Martín |
| Berrikuspen historiko aditua: Ane Díez de Urue Eraul |
| Interpretazioa: Maia Ansa, María Araiz, Garazi San Martín |
| Janzkera eta atrezzo diseinua: Alicia Otaegui |
| Janzkera eta atrezzo laguntza: Edelweiss Hernández, Aitana Izquierdo, Odei Reyes, Makarú Kostura Kreativa |
| Diseinu grafikoa: Ainhoa Ruiz (Nohis) |
| Teasera: Sandra Urra |
| Iraupena: 60 minutu |
| 12 urtetik gorakoentzat gomendatua |
SINOPSIA
MEMORIA ESZENIKOA bisitaldi antzeztuak Iruñeko alde zaharreko kaleetan zehar hiriaren historia egin duten emakumeetako batzuei bizia ematen die, eta XX. mendeko lehen erdian esanguratsuak izan diren leku batzuk zeharkatzen ditu; emakume langileen topaguneak eta elkar laguntzeko lekuak izandakoak; Herriaren Etxeko militanteak eta San Kristobalgo Gotorlekuko presoak lagundu zituztenak, Argako arropa garbitzaileak, Adoratrices komentuko barneko emakumeak eta grebalariak. Hainbat pertsonaiek gidatuko gaituzte memoria eta erresistentzia kolektiboan zehar, umoreaz baliatuz eta emozio ezberdinak zeharkatuz.
Últimos comentarios