2024-2025 ikasturterako aurreikusi diren “Memoria duten Eskolak” programako jardueren artean, Nafarroako Memoriaren Institutuak zenbait antzezpen eszeniko eskaintzen dizkie programa honetan parte hartzen duten ikastetxeei; besteak beste, antzerkia, dantza eta poesia, musika eta ikus-entzunezkoak nahasten dituzten beste batzuk. Oro har, programaren funtzioak ikastetxeetan bertan antzeztu ahal izango dira, leku egokirik badute, edo hurbileko espazio eszenikoetan (kasu honetan, ikastetxeak berak kudeatu beharko du horien lagapena). Baliabideak optimizatzeko helburuarekin, espazio handietan funtzioak erraztuko dira, inguruko ikastetxe desberdinetako ikasleak joan ahal izan daitezen.
Jarduerak eskatzeko, jar zaitezte harremanetan inm@navarra.es.
Jarraian, eskaintzen diren obrak zerrendatuko ditugu. Informazio gehiago eskuratzeko, esteketara jo dezakezue, ikastetxeetan jaso duzuen paperezko liburuxkan edo deskarga dezakezuen PDF artxiboan.
- Memoria eszenikoa. Memoria eta erresistentzia kolektiboaren bisitaldi antzeztua. Ana Díez de Urueren jatorrizko ideia. Euskeraz edo gaztelaniaz.
- Foot. Ismail Khalidiren lana. Gaztelaniaz.
- Balkoi atzean emakumeak kantari. Boga-Boga Produkzioen ikuskizuna. Euskeraz edo gaztelaniaz.
- Andereño. Anita Maravillasen lana Portal 71-ek ekoiztuta. Euskeraz edo gaztelaniaz.
- Olvido Flores. Estefanía de Paz Asínen jatorrizko ideia. Gazteleraz.
- Pepito (Una historia de vida para niños y abuelos). Itziar Pascualen lana. Gasteleraz.
- Federico. No hay olvido, ni sueño: carne viva. María San Miguelen, sorkuntza, Proyecto 43-2 konpainiak aurkeztuta. Gazteleraz.
- Ezkaba. Miguel Goikoetxeandiaren, lana Iluna Produkzioek aurkeztuta. Gazteleraz
- Contado por ellas (Republicanas y antifascistas). Bea Insaren sorkuntza. Antzezlan hau gazteleraz edo euskara eta gaztelania uztartuz antzeztu daiteke.
- Etxerik txikiena. Yarleku Antzerkiaren ekoizpena. Euskeraz edo gaztelaniaz.
- Basoa. Dantzaz Konpainiaren ekoizpena. Euskeraz edo gazteleraz.
- Goyena Arraiza, Emilia. Miguel Munarrizen lana, La Nave Teatro konpainiak aurkeztua. Gazteleraz.
- Vencidos. Miguel Goikoetxeandiaren lana, Iluna Produkzioek aurkeztuta. Gazteleraz.
- Nun zira? Iker Sanzen jatorrizko ideia. Euskeraz edo gazteleraz.
Últimos comentarios