Bea Insaren sorkuntza.
FITXA ARTISTIKOA |
Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Bea Insa. |
Kanpoko Begia, argazkia eta bideoa: Ángel Mirou. |
Argien diseinua: Patxi Pascual. |
Jantziak: Isaura Mirou. |
Komunikazioa / Distribuzioa: Germán Castañeda / Bea Insa. |
Ekoizpena: La Pacheca Collective. |
Iraupena: 60 minutu. |
SINOPSIA:
Birramona kartzelan sartu zuten bi urtez, etxetik seiehun kilometrora. Bakarrik utzi behar izan zituen hiru alabak. Contado por ellas antzezlana gerra bizi izan zuten emakumeen bizitzaren ikerketa eta dokumentaziotik abiatuta sortutako antzezlana da. Horietako bi Castellókoak dira, jaio nintzen tokikoak, eta beste biak Bizkaikoak, orain bizi naizen tokikoak.
Ikuskizuna gerra zibila, gerraostea eta frankismoa pairatu zuten emakumeei egindako omenaldia da. Elkarrizketetan eta bildutako dokumentazioan oinarrituta, ikuskizunak bonbardaketetan babeslekuetako bizitzaz, espetxeetako emakumeen bizitzaz, gerraosteko emakume langileaz, errepresaliez, hobi komunez, erbestealdiaz… hitz egiten digu.
Testu-antzerkia, bideoa, performancea eta zuzeneko elkarrizketak publikoarekin.
Últimos comentarios