- Kokapena: Leranotz Saigotserako bidean.
- Gizabanako zenbakia: 2.
- Jatorria: Ezkabako ihesaldia.
- Hilketa data: 24/05/1938
- Desobiratze data: 22/05/2018.
Leranotzeko zenbait bizilagunek 1938ko maiatzaren 24an exekutatutako bi pertsonako hobi baten berri eman zioten Fermin Ezkietari. Ihes egindako bi preso harrapatu eta eskolan atxiki zituzten. Han, Agorretako apaizak aitortu zituen. Herritik Oiazkorako bidetik eraman zituzten, hil zituzten lekuraino. Auzokoek gorpuak hobi batean lurperatu zituzten bide ertzean. Horrela, Joaquin Lusarretak, bidearen beste aldeko zelaiaren jabeak, hobia non zegoen baieztatu zuen.
Desobiratzea 2018ko maiatzaren 22an egin zuten, ihesaren 80. urteurrenean, eta Antsoaingo Ezkaba Ikastetxe Publikoko lehen hezkuntzako 6. mailako ikasle talde bat izan zen bertan.
Últimos comentarios