Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatuta, martxoaren 3an Memoria duten Eskolak I. Jardunaldia egin zen NUPen. Irakasleen lanbidea: Úriz Pi ahizpen legatua azpitituluarekin, Irakasletzako Graduetako lehen mailako ikasleei zuzenduta. Jardunaldi honek amaiera eman zion Fakultatean otsailaren 3tik martxoaren 3ra bitartean irekita egon den Hermanas Úriz Pi erakusketari.
Inma Farrán Blanch Irakaskuntzen Errektoreordearen ongietorri hitzaldiaren ostean, Manuel Martorellek, Memoriaren Nafarroako Institutuko kideek eta Alba Amilburu, Jaione Apalategi eta Nieves Ledesma NUPeko irakasleek hartu zuten parte. Fakultateko dekanoa, Inés Gabari, jardunaldiaren moderatzaile gisa aritu zen. Azpimarratzekoa da Iruñeko Sanduzelai eta Antsoaingo Ezkaba IPen esku-hartzea, Memoria duten Eskolak Programan egindako esperientziak aurkeztu baitzituzten. Era berean, Ane Castillok, NUPen aritutako ikasleak, AFFNA36k Iruñean jarritako Tropelei buruzko Gradu Amaierako Lana aurkeztu zuen. Jardunaldia amaitzeko, Sarrigurengo IP Hermanas Uriz Pi zentroan egindako lana aurkeztu zen eta solasaldi bat egin zen. Esteka honetan programa xehatua ikus daiteke.
Bi ehundik gora ikasle bertaratu ziren jardunaldi horretara, eta denboran jarraipena izateko asmoarekin sortu zen. Helburua da Irakasle Gradua amaitzen duten ikasleak eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Masterra lortzen dutenak irakasle lanbidean sartzea, INMk bultzatzen duen Memoria duten Eskolak Programa ezagututa.
NUP Telebistak zuzenean eman zuen Jardunaldia
Últimos comentarios