Nafarroako Memoriaren Institutuak 2023-2024 ikasturteari hasiera eman dio Las Sinsombrero erakusketaren inguruko hainbat jarduerarekin. Erakusketa Iruñeko Planetarioan egongo da ikusgai abenduaren 10era arte. Esposizio hau Erakusketa hau 27ko belaunaldiko emakume artista eta intelektualen bizitza eta lana irudietan jarri eta argitara eman nahi duen proiektu baten parte da, historiak inoiz aldarrikatu ez duena. Diktadura frankistaren ezarpenak eta erbesteratzeak, kasu askotan, bere obrarekin amaitzeaz gain, neurri handi batean haren ahanzturan lagundu zuten. Trantsizioarekin, gizonezkoen lana testuliburuetan sartu eta aitortu zen bitartean, emakumeen sorkuntzak ezabatu egin ziren literalki, eta erbesteratze errepublikarrari buruzko kontakizuna eraikitzeko orduan ere ez zen haien lekukotasuna kontuan hartu. Tània Balló, zinema-zuzendaria eta ikertzaile feminista, da erakusketaren komisarioa eta izenburu bereko dokumentalen trilogiaren egilea.
Erakusketaz eta proiektuaren arduradunak Iruñean egin duen egonaldiaz baliatuz, ikastetxeei zuzendutako hainbat jarduera egin dira. Horrela, Iruñeko Iparralde BHIko DBHko 4. mailako ikasleek saileko lehen dokumentala ikusteko aukera izan zuten; ondoren, Tània Balló errealizadorearen bisita jaso zuten institutuan bertan, eta harekin solasaldia izan zuten.
Bestalde, irailaren 27an, Iruñeko Planetarioan kontzertu bat egin zen Lucia Sócam kantautore eta memoria-aktibistarekin; Lucíak emakume baten ahotsa jarri zion 27ko belaunaldiari, besteak beste, Zenobia Camprubí, María Teresa León, Maruja Mallo, María Zambrano eta Rosa Chacelen poema eta testuekin osatutako kontzertu batean. Martzillako Marqués de Villena BHIko, Sarriguren BHIko, Zizur BHIko eta Iruñeko Iturrama BHIko 150 neska-mutil baino gehiago bertaratu ziren kontzertura. Aurretik, taldeka banatutako ikasleek Tània Ballórekin batera bisitatu zuten erakusketa.
Erakusketa eta/edo dokumentalaren proiekzioak ikusteko, jar zaitezte harremanetan INMrekin inm@navarra.es helbidean edo blog honen formularioaren bidez. Ikasgelan lana egiteko, material osagarria dago (gaztelaniaz bakarrik), eta eskuragarri dago.
- Las Sinsombrero hezkuntza-proiektua leer.es baliabideen atarian
- Erakusketaren gida didaktikoa
- Erakusketari burusko jardueren koadernoa
Últimos comentarios