2018. eta 2019. urteetako ekainean “askatasunaren botilak” esperientzia gauzatu zen, eta urte horietako bakoitzean, hainbat ikastetxetako 400 ikasle inguruk GR-225 ibilbidea egin zuten. Ibilbide honek Ezkabako San Cristóbal gotorlekua Urepelekin lotzen du eta 1938ko maiatzeko ihesaldi handia gogorarazten du. Orduko hartan, 795 presok ihes egin zuten, eta, haietatik, berrehun baino gehiago hil zituzten. Mendi-ibilaldi bat antolatu zen bide bera egiteko, errelebotan, zenbait txanda edo egunetan, 53 kilometroak egiteko. Bidea seinalizatua dago, balizatua, Ezkabako San Cristóbal gotorlekutik Nafarroa Behereko Urepel herriraino, haraino ailegatu baitziren askatasuna lortu zuten hiru presoetako bat (hipotesi batzuek lau zirela diote).
Ikasleak ihesaren 80. urteurrena gogoratzen duen pankartarekin, martxa hasteko prest.
Lekuko modura botila bat erabiliz –kartzela hartako baldintza ezin gogorragoetan hildako 131 preso lurperatu zituzten “Botilen Hilerria” deitutakoa gogoan–, urte bakoitzean iheslarietako batzuei emanen diegu protagonismoa: haien erretratua eta biografia botiletan sartu, eta hura izanen da ibilbidean eskutik eskura pasatuko den lekukoa, betiere hasieran haren ahaideren batek lehenbiziko erreleboa egiten duenari emanik. Horregaxetik jarri diogu izen hau: “Askatasunaren botilak”.
Jardueraren hasieran, eraildakoen senideek ikasleei botilak ematen dizkiete .
Jarduera honetan GR225eko lehen eta azken etapak egingo dira. Lehenengo egunean, ikasleen zati batek San Kristobal gotorlekua eta Olabe arteko ibilbidea (13,8 km) egiten du. Hurrengo egunean, gainerako ikasleek Sorogain eta Urepel lotzen dituen etapa (9,8 km) egingo dute, eta bertako alkateari botilak emango dizkiote. Etapetan zehar, ihesari, presoen pasabideari, atxilotu eta erail zituzten lekuei eta abarri buruzko azalpenak ematen dira, baina baita igarotzen dituen parajeen ingurumen-ezaugarriei buruzkoak ere. Jardunaldi bakoitzaren amaieran, talde bakoitzak bere zentroan aurrez prestatu duen abestia, testua, dantza … aurkezten du memoria-ekitaldi xume batean.
“Lekuko” gisa Urepeleraino eramango dituzten botilak.
Jarduera DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat presatuta dago, eta bereziki Gorputz Hezkuntza, Gizarte Zientziak eta Natur Zientziak sailei zuzenduta dago. Euskaraz zein gaztelaniaz egiten da.
2018ko edizioan 400 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten Altsasu, Iturrama, Mendillorri eta Eunateko Institutuetakoek lehen jardunaldian, eta Garralda, Askatasuna, Zizur eta Ochoa de Olzako ikasleek bigarrenean. 2019. urtean hartzaile kopuru antzekoaizan genuen eta Altsasu, Ochoa de Olza eta Zizurko institutuetakoak lehen egunean, eta Iturrama, Askatasuna, Mendillorri eta Lizarrakoak bigarrenean etorri ziren.
Ana Ollo kontseilariak parte hartu zuen Olabeko hobian egindako omenaldian.
Esperientzia hau Nafarroako Memoriaren Institutuak antolatzen du “Memoria duten Eskolak” programa barruan eta Nafarroako Mendi Federazioaren, Ingurumen Departamentuko basozainen, iheslarien senideen eta beste boluntario batzuen laguntza du.
“Askatasunaren botilak”.Dokumentala.
Jeisteko baliabideak eta loturak.
Últimos comentarios