Ikastaroa: “Memoria duten eskolak: Memoria duten ibilbideak”
2. saio: “Memoriaren mapak” (2018ko urtarrilaren 9an)
Hizlaria: Miguel Ángel del Arco Blanco (Granadako Unibertsitatea)
Memoria Historikoa eta Hezkuntza
Memoria Historikoa Hezkuntzan
Ikastetxea: Jaso Ikastola
Irakaslea: Joseba Arbaiza
Proiektuaren izenburua: 3.500 zer?
Hezkunta Maila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
3500 zer?” Jaso Ikastolan landutako unitate didaktikoa da. DBH 1. mailako ikasleekin Gerra Zibila, frankismoa eta horien ondorioak gertutik lantzeko asmoa du. Era berean, irakasgai ezberdinetan garatu izan dituzten teknikak eta konpetentziak ikerketa proiektu batera eramateko aukera ematen du, batez ere informazio-iturriak bilatu, ordenatu eta lantzearenak.
Diktadura eta diktadoreen inguruko ezaugarriak, Gerra Zibila eta frankismoa Nafarroan, errepresaliatutako familien zuzeneko testigantzak, ikasleen familien istorioak eta testigantza zuzenak jasotzea, informazio-iturri ezberdinen erabilera, artea, musika, …eta bestelakoak integratzen dituen unitate didaktikoa da.
Urtetik urtera, ikasleekin erabiliko dugun oinarrizko dokumentua da, moldaketak eta hobekuntzak etengabe jasoko dituenak. Deskarga daiteke PDFn.
Altsasu BHIko Geografia eta Historia mintegiak ikastetxean garatutako Gogoan proiketuari buruzko zenbait artikulu partekatzen ditu gurekin. 12 urteren zehar, proiektuan esku hartu duten ikasleek Sakana osoko adineko pertsonei 300 elkarrizketa inguru egin dizkiete. Ahozko iturrien proiektu honetan frankismoren garaiko eguneroko bizitzari buruzko testigantzak biltzea da helburua.
Esteka hauetan zenbait erreportairen berri ematen da, proiektuari buruzkoak eta Laura Benadibaren (historialari argentinarra eta ahozko historian aditua) eta Paco Etxeberria forensearen hitzaldiei buruzkoak.
Últimos comentarios