Historian zehar, botereak unibertso sinbolikoa eraiki du bere burua legitimatzen duten errelatua eta memoria sortzeko. Boterea aldatu edo sistema politiko berria sortzen denean, diktaduratik demokraziara pasatzen denean, gune publikoan dauden sinboloak iraganaren hondar bihurtzen dira eta balio berrietara egokitu behar ditugu. Zer egin behar da haiekin? Horretan guztian zer eginkizun dute historiak eta memoriak? Nola jokatu dute arlo honetan gure inguruko herriek? Problematika honen ikuspegi konparatua eta artearen mundutik datozkigun erantzun berriak izan ziren 2017ko ekainaren 1ean Nafarroako Museoan burutu zen jardunaldi honen ardatzak.
16’00-16’30h.: Irekiera instituzionala. 16’30-18’00h.: Memoria deserosoak eta ondarean egiten diren esku-hartzeak, Jordi Guixé, (historialaria eta Memorien Europar Behatokiko zuzendaria). Predappioko “Casa del Fascio”, por Alberto de Bernardi, (Boloniako Unibertsitateko Historia Garaikideko katedraduna). Memoria guneen erabilera eta esanahien berritzea Ekialdeko Europan: Polonia eta Bulgaria, Marije Hristova, (Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluko ikertzailea). 18’30-20’00h.: Memoria, artea eta monumentuak: Solasaldia bi lagunen artean. Horst Hoheisel (Artista alemaniarra) eta Fernando Sánchez Castillo (Artista madrildarra)
Últimos comentarios