Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan eta antzeko estrategia didaktikoetan, ikasgaiaren ardatza garatu eta aurkeztu behar den proiektua da. Hemen aurkezten den proposamena proiektu hau sortzean datza: 1936ko kolpe militarraren ondorioz errepresioa edo bortzikeria jasandako pertsonei buruzko azalpen biografikoa aurkeztea Twitterren. Biktima horien hautaketa zenbait irizpidei jarraituz egin daiteke: gertutasun geografikoa, familiakoa, generoaren azterketa, intereseko talde baten partaide izatea (lanbidea, alderdi politikoa, sindikatua), etab.
Horretarako, @1936na (https://twitter.com/1936_na) proiektuan parte hartzeko aukera ematen da. Proiektu honek 2016ko uztailaren 18an sortu zen, 36ko kolpeak eragindako errepresioaren eta bortzikeriaren biktimen oroimena eguneratzeko. Hilabete hauetan, familiarrek eta adiskideak nortzuk ziren eta zer nolako bortzikeria jasan zuten gogoarazi dute. Proietu bizia eta gizarteari irekia da hau. Gure proposamena ikasleek ere proiektuan esku har dezatela, haiek garatutako azalpen biografikoak argitaratzen, egiazko (eta ez soilik eskolakoa) proiketu batean parte hartzeak sortzen duen motibazioa aprobetxatuz.
Últimos comentarios