Nafarroako Memoriaren Institutuaren (NMI) Memoria duten Eskolak programa zeharkako proiektu gisa jaio da eta bere helburua hezkuntza alorraren eta memoriaren aldeko politika publikoen elkargune izatea da, batez ere memoriaren tokiei, desobiratzeei eta giza eskubideen urraketa prozesuen ikerkuntzei dagokienean. Gizarte zientzien didaktikaren alderik berritzaileenarekin bat egiten du, gizarte mailako arazo esanguratsuenen konponbidea gelan bideratzea bultzatuz eta herritar demokratikoen heziketan indarra jarriz. Hori horrela izanik, ezinbestekoa da belaunaldi berriak azken hamarkadetan errepresio frankistaren inguruan historiografiak bildutako ekarpenetara hurbiltzea, zalantzan jarriz gizartean zabalduta dauden irudikapenak. Baina, ezagutza historiko hori kaxoi kurrikular batean hermetikoki itxia gera ez dadin, beharrezkoa da ikaslea prozesu historiko haien ondorioz hamarkadetan luzatu den eta ondorioak gaur ere bistaratzen dituen itzal horretara bertaratzea, betiere pentsamendu kritiko batetik eta giza eskubideekiko errespetua oinarri duen heziketaren konpromisotik.
Programa, anbizio handikoa eta zeharkakoa, lau interesgunetan oinarrituta dago. Lehenengoa, irakasleriaren formazioa, jarduera zientifikoa eta didaktikoa eragitea eta material eta esperientzien sorkuntza kooperatiboa bultzatzea helburu dituena. Bigarren, ikasleei zuzenduriko jarduera hezigarriak. Memoriarekin lotura duten toki eta pertsonen ezagutza ahalbidetzea dute helburu. Ez da eskaintza itxia, aukera ezberdinen proposamenetara irekia dago erabat. Hirugarrenak ikastetxeekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea du helburu, Memoria Historikoaren inguruko hezkuntza ikerketa eta berrikuntzako, prestakuntzako eta/edo pentsamendu zientifikoa zabaltzeko proiektu bateratuak bultzatzeko. Laugarrena, Memoria duten Eskolen sarea hedatzea eta sendotzea da. Ikastetxeek etapa ezberdinetan sor ditzaketen proiektu propioak bildu eta elkarbanatzea du helburu. Beste lurralde eta herrialde batzuetara proiektatu nahi duen sarea.
Programak:
Últimos comentarios