Nafarroako Memoriaren Institutuan hainbat erakusketa ditugu, eta hainbat herritatik ibili dira, bai ikastetxeetan, bai beste espazio publiko batzuetan, kultura-etxeetan, liburutegietan, gizarte-zentroetan eta abarretan. Horietakoren bat zuen ikastetxera edo zuen herrira eraman nahi baduzue, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzue, erreserba egiteko. Gehienek bertsio birtuala dute, eta erakusketaren orrialdetik bertatik eskura daiteke.
Une honetan ikusgai egon daitezkeenak jarraian agertzen direnak dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik bakoitzaren izenburuan.
- Ezkaba. 2018ko maiatzean inauguratu zen Planetarioan, San Cristobaleko ihesaren 80. urteurrena zela eta. Roll-up formatuko bertsioa dugu, ikastetxeetan eta espazio txikiagoetan erakusteko. Bisita birtuala.
- Lur azpian. Desobiratze goiztiarrak Nafarroan. 2019ko martxoan inauguratu zen Planetarioan, trantsizio-aldiko desobiratzeen hasieraren 40. urteurrena zela eta. Bisita birtuala.
- Aktion T4. Sineste osoz hiltzen. 2019ko azaroan inauguratu zen Baluarten. Buruko gaixotasunak zituzten edo desgaitasunen bat zuten pertsonak desagerrarazteko eutanasia naziaren programari buruz.
- Uriz Pi Ahizpak. Aitzindariak 2020ko irailean inauguratu zen Planetarioan . Josefa eta Elisa Uriz ahizpen historiari eta konpromisoari buruz, XX. mendean nazioartean proiekzio handiena izan zuten nafar jatorriko emakumeak. Bisita birtuala.
- Hormigoizko Mugak. 2021eko maiatzean inauguratu zen Planetarioan. Bidaia bat prosposatzen du Adolf Hitler eta Francisco Franco diktadoreek bultzatutako Atlantikoko Harresiaren eta Pirinioen Gotortzearen artean. Roll-up formatuko bertsioa dugu, ikastetxeetan eta espazio txikiagoetan erakusteko. Bisita birtuala.
- José Alfaro. Erbestea eta duintasuna. Tafallar errepublikar honen argazkiak Frantzian erbesteratu zenean.
- Gerardo Lizarraga, artista erbestean. Artista nafar honek Frantziako kontzentrazio-esparruetan egindako marrazkiak ikusgai daude. Bisita birtuala.
- Emakumea eta Memoria Nafarroan. 1936ko udako kolpe miliarraren ondorioz Nafarroan errepresaliatutako emakumeen memoria. Erretratuak eta testigantzak. Bisita Birtuala.
- 3526*.Erakusketak Nafarroan dauden berrehun hobietatik hogeita hemeretzi erretratatzen ditu. Horietan, 671 pertsona hil zituzten. Hobien ondoan, eraildako pertsona horietako batzuk bizi ziren etxebizitzetako atarietako argazkiek iradokitzen digute zifra bakoitzaren atzean bizitza eten bat dagoela.
- Kontatzen dituzten kartelak: Emakumea Espainiako Gerran. Erakusketa honek emakumeak Espainiako Gerran garatutako zereginean sakondu nahi du, karteletan duen presentziaren bidez, gerran aurrez aurre jarri ziren bi aldeen helburu politiko eta sozialak, ezberdintasunak eta identitateak eta motibazio eta helburu nagusiak ezagutzeko aukera emanez.
Gainera, eskuragarriak dituzue zenbait ikastetxek Memoria duten Eskolak programan garatutako proiektuen esparruan egindako erakusketak. Nabarmentzekoak dira Emakumeak frankismopean eta Denborarik Gabe erakusketak, biak Mendillorri BHIkoak, edo Julián Oscoz Íñigo: una vida en la memoria Lizarraldea BHIkoa.
Azkenik, INMk erakusketa birtualen programa bat ere badu, horietako batzuk Oroibidea, camino de memoria atariaren bidez eskura daitezkeenak, memoria-bidea. Honako hauek dira:
- Lur Azpian. Desobiratze goiztiarrak Nafarroan. Esposizio fisikoaren osagarria.
- Objekzioa eta intsumisioaren Memoria Nafarroan.
- Gatibuen Hiria. Atxiloketa zentroak Iruñean, 1936-1945.
- Irakasleen errepresioa Nafarroan (aurki eskuragarri).
- Hormigoizko mugak. Esposizio fisikoaren osagarria.
- Las Sinsombrero. 2023an, NMIren “Erbestea” eta “Emakumea eta Memoria” programen barruan, 27ko Belaunaldiko kide izan ziren emakumeei buruzko Las Sinsombrero erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen Iruñean. Bisita hemen deskargatu daitezkeen gida didaktiko eta jardueren koaderno batekin osatzen da.
- Zugan egin dezala lo. Amatasun lapurtuak. Haur lapurtuei buruz. INMren “Emakumea eta Memoria” programaren barruan dago.
- Bizitza alanbre-hezien artean. Artea Gurseko barneratze eremuan. (1939-1945). INMren “Erbestea” programaren baruuan dago.
Últimos comentarios