Ikastaroa: “Memoria duten eskolak: Memoria duten ibilbideak”
2. saio: “Memoriaren mapak” (2018ko urtarrilaren 9an)
Hizlaria: Miguel Ángel del Arco Blanco (Granadako Unibertsitatea)
Memoria Historikoa eta Hezkuntza
Memoria Historikoa Hezkuntzan
Desafectos. Esclavos de Franco en el Pirineo (2007)
Zuzendaria: Eguzki Bideoak
Iraupena: 30 min.
Aipamena:
Gerra garaian eta gerraostean ehundaka gizon eta emakume susmagarritzat jo zituzten eta horren ondorioz expetxeratuak, militarizatuak eta bortxa-lanak egitera behartuak izan ziren, Espainia handi eta libre bat eraikitzeko .
Hauetatik askok, langileen batailoietan edo soldadu langileen batailoi disziplinarioetan egon ziren baldintza gogor eta latzetan.
Historia txiki honek, beste ezer baino lehen omenaldi bat izan nahi du egoera hau pairatu zutenentzat eta oraindik behar bezala beraien memoria kolektiboa berreskuratu gabe dutenentzat.
Gidoia eta metrajea: Deskargatu (Memoria Historikoaren Atalak eginiko dokumentua)
Testigantzak:
ALONSO, Francisco (Sestao, Bizkaia)
BAENA, Francisco (Andalucía)
ERDOIZA, Sebastián (Durango, Bizkaia)
LEÓN, Salvador (Mieres, Asturies)
OROZKO, Rufino (Galdakao, Bizkaia)
ORTIZ ALFAU, Luis (Bilbo)
PADÍN, Félix (Bilbo)
SORIANO, Manuel (Galera, Granada)
URIARTE, Txomin (Bakio, Bizkaia)
VIEDMA, Antonio (Galera, Granada)
ZAZU, Inés (Roncal/Erronkari)
Altsasuko Udalak eta institutak hitzarmena sinatu dute, azken urte hauetan DBHko 4. mailako ikasleek egindako 300 ikerketa inguru udaletxean zaintzeko. Hitzarmenaren sinadura pauso garrantzitsua da dokumentazio fondo hori babesa bermatzeko, eta bide-erakuslea da Nafarroan.
Gogoan hezkuntza berritzeko proiektua da, DBHko 4. mailan eta, neurri txikiagoan, Batxilergoan gauzatzen dena. Ahozko iturriak erabiltzen den ikerketa lan bat egitean datza, ikasleen ahaideei edo inguruko pertsona heldueei egiten diren elkarrizketaren bidez. Elkarrizketak binaka egiten dira, ikasgelan prestatutako eta adostutako guidoi bat oinarri, frankismoren garaiko eguneroko bizitzarekin zerikusia duten zenbati gai inguruan: lana, aisaldia, familia, sexualitatea, erligioa edo politika, hain zuzen. Elkarrizketak audioan edo bideoan egiten dira, eta ikasleek transkribatzen dituzte. Ikerketa lana testuinguru historikoarekin eta beste iturri dokumentalekin (argazkiak, dokumentuak, objetuak…) osatzen da.
Lan honen bidez, ikasleek ikusten dute historia azpitik ere egiten dela, jende arruntaren bizitzetik abiatuta, eta ez bakarrik eliteetatik edo historia politikotik.
Gerónimo de Uztariz Institutuak Gogoan proiektu bultzatu zuen 2005tik aurrera, Ahozko iturriei buruzko nazioarteko kongresua antolatua ondoren. Azken hamarkadan, zenbait nafar instituturen ehunka ikaslek parte hartu du hezkuntza berritzeko esperientzia honetan, Aula de innovación Innovativa bezalako aldizkarietan argitaratua.
Ikastetxea: Jaso Ikastola
Irakaslea: Joseba Arbaiza
Proiektuaren izenburua: 3.500 zer?
Hezkunta Maila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
3500 zer?” Jaso Ikastolan landutako unitate didaktikoa da. DBH 1. mailako ikasleekin Gerra Zibila, frankismoa eta horien ondorioak gertutik lantzeko asmoa du. Era berean, irakasgai ezberdinetan garatu izan dituzten teknikak eta konpetentziak ikerketa proiektu batera eramateko aukera ematen du, batez ere informazio-iturriak bilatu, ordenatu eta lantzearenak.
Diktadura eta diktadoreen inguruko ezaugarriak, Gerra Zibila eta frankismoa Nafarroan, errepresaliatutako familien zuzeneko testigantzak, ikasleen familien istorioak eta testigantza zuzenak jasotzea, informazio-iturri ezberdinen erabilera, artea, musika, …eta bestelakoak integratzen dituen unitate didaktikoa da.
Urtetik urtera, ikasleekin erabiliko dugun oinarrizko dokumentua da, moldaketak eta hobekuntzak etengabe jasoko dituenak. Deskarga daiteke PDFn.
Berriozarko Udaleko Gazteri Arloan gizarte eta hezkuntza programan, azken bi urte hauetan memoria historikoaren inguruko jarduera batzuk egin dira, gazteei ez ezik herriko beste belaunaldiko pertsonei interesatu zaizkienak.
Hasierako plana 20 gazterekin auzolandegia egitea izan zen, “Esparzeta” tokian, Berriozarko udalerriko alde zaharrean. Toki horretan 1938ko maiatzaren 22an izandako ihesaldiaren iheslari batzuen gorpuzkien exhumazioa egin zen, toki horretan erail zituztenak. Auzolandegia jarduera bat da zeinean gazte talde batek, borondatez eta nahita, bi asteetan zehar gizarte intereseko lana egiteko konpromesua hartzen du, ekintza osagarri batzuk egiteaz gain. [Read more…]
Últimos comentarios