- Kokapena: NA-150 errepidea, 5 eta 6 km-en artean, Agoitzerako bidean.
- Gizabanako zenbakia: 6
- Jatorria: Ezezaguna.
- Hilketaren data: 1936ko abuztuan eta irailean.
- Desobiratze data: 26/09/2018.
Eguesibarko Udalak eta Josetxo Arbizuk informazioa bildu zuten haraneko udalerrian egon zitezkeen hobiei buruz. Hala jakin zuten Ibiriku eta Etxalaz artean, Urbi ibaitik gertu, hobi bat baino gehiago aurki zitezkeela. 1979ko otsailean, dagoeneko, Caparrosoko emakume baten gorpua desobiratu zuten eremu hatan. 2018ko irailean, hobi berriak bilatzen hastean, ibai-ertzean bertan, hainbat hobi aurkitu zituzten, bata bestearengandik gertu.
Banako hiru hobi eta hobi hirukoitz bat aurkitu zituzten, luzetarako banda batean jarriak. Aztertutako sei burezurrek buruan su-armazko tiroek eragindako lesioake.
2018ko irailaren 26an egindako desobiratzera, Mendillorri BHIko ikasleak bertaratu ziren. Horrela kontatzen zigun bere esperientzia Irati Casado Medranok, DBHko 4. mailako ikasleak.
“Bertara iritsi ginenean, emozionatuta nengoen. Nire lehenengo aldia zen, hori ikusten nuena. Horrelakorik ez nuen ikusi, ez telebistan ezta egunkari batean ere, bakarrik CSI eta horietako programetan agertzen diren gorpu faltsuak, baina ez egiazkoak. Laster nire emozioak aldatu ziren gorpuak ikusi nituenean. Harrituta nengoen. Azken finean, sei pertsonen gorpuak ziren, ez zen telebistan polizia programa hauetan erakusten dituzten gorpuen antzera. Hauek egiazkoak ziren. Agureak azaltzen hasi zirenean zer ikusi zuten txikitan, berriro harrituta gelditu nintzen entzutean bakarrik beraiek 5 urte zituztelarik, 6 pertsonen gorpuak ikustea, lurrean etzanda. Gorpuak ongi ikusteko, buelta bat emateko esan zigutenean, nire buruan pentsatzen hasi nintzen nolakoa izan zen bizitza urte haietan. Errespetua ematen zidan, gorpuak han lurperatuta ikusteak, baina pena ere sentitu egin nuen, pertsona horien familiek nola pasatu zuten pentsatzean. Jakitea edo ikustea nola eramaten duten zure familiako bat eta, hortik aurrera, ez jakitea ezer eta seguraski pentsatzea hilda egongo dela, oso zaila izando zen eta nahiko mingarria. Amorrua ere sentitu nuen, hori egin zuten pertsonengatik. Nola ahal zuten hil pertsona bat, gorpua ezkutatu eta ez esan ezer familiari, pertsona horri buruz. Garai horretan egiten ziren gauzek asko haserretzen naute; pertsona bat hiltzea zure ideologia berbera ez izateagatik. Espero dut pertsona horien familiak aurkitzea eta agur hobekiago bat ematea”.
Últimos comentarios