Gerraren 80. urteurrenaren harira, “Berria” egunkariak bere web orrian Oroiteria proiektua indarrean jarri du: http://www.berria.eus/oroiteria/
Oso proiektu interesgarria da, euskaraz egindako garrantzitsuena, eta beste hizkuntzetan antzeko adibide gutxi daude.
Web orriak zenbait atal ditu. “36ko gure gerrak” testigantzak jasotzen ditu, bai ikus-entzutekoak, bai irakurtzekoak. Nafar asko ez izan arren, jasandako bortizkeraren berri ematen dizkigute. “Zergatik” atalean gerraren aurrekariak aurkezten dira, testuak, grafikoak eta irudiak erabiliz. “Datzan” hilobi mapa pare bat daude. “Ganbaratik” oso atal interesgarria da, lehen mailako iturriak biltzen baitira, horien artean oso ezezagunak diren batzuk. Besteak beste, gutunak, billeteak, abisuak, tresnak, argazkiak, filmen puskak, bertsoak, kantak etab. Horretan badago material ugari ikasleek ikerketa lanak egiteko. Horrexegatik, erabilera didaktikoa egitera gonbidatzen zaituztegu, oso interesgarria izan daiteke eta.
Últimos comentarios