2025eko urtarrilean, Nafarroako Memoriaren Institutuak argitaratu zuen “Diktadura frankistako bortxazko lanak” proposamen didaktikoa aurkeztu nahi dizuegu. Lana, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Sergio Riesco, Alaitz BHIko Edurne Beaumont eta Plaza de la Cruz BHIko Germán Esparza irakasleek egin dute eta NMI 2016az geroztik gauzatzen ari den Memoria duten Eskolak programaren barruan dago.
Proposamen didaktiko honek, lan behartuari eskainiak, hainbat aukera eskaintzen ditu: errepresio mota honetan arreta jarri orokorrean, edo, horrez gain, Nafarroako esparrura hurbildu, Pirinioetako gotorze-lanak ulertzeko, II. Mundu Gerraren testuinguruan. Gainera, irakasleei malgutasunez eskaintzen zaie: maila batean edo batzuetan aritzeko; bakarrik Nafarroarako edo Estatuko beste lurraldeetarako; irakasgai baterako edo beste batzuetarako; ikastetxeko proiektu batean parte hartzeko edo ikastetxeen arteko lana bultzatzeko. Edonola ere, asmoa da irakasleek gai horiek zorroztasunez eta aplikagarritasunez bideratzeko materialak izatea.
Hiru atal ditu: irakasleen gida bat eta ikasleentzako bi koaderno. Artxiboak, PDF formatuan deskarga ditzakezue dagozkien irudietan klik eginez. INMn ere eska ditzakezue inm@navarra.es
Últimos comentarios