Sareri Zepyur eta Nelly M.Poghosyan-en lana
FITXA ARTISTIKOA |
Testua: Sareri Zepyur |
Zuzendaritza: Nelly M.Poghosyan |
Kanpoko ikuspegia: Javier Pérez, Joao Padilla |
Antzezlea: Nelly M. Poghosyan |
Bideo teaserra: Ramón Vidal |
Argazkilaria: Armin Wegner |
Ekoizpena: GAEL. Arte en Pequeño Formato |
Iraupena: 40 minutu |
SINOPSIA
Armeniar gazte batek, bere herrialdeko egoera gatazkatsua bizilagunei kontatu ondoren, memoria genetikoaren biktima dela eta ulertzen ez duen minarekin konektatzen dela aitortzen du.
Bere begiek oinordetzan jaso zuten minaren jatorri iluna argitzeko, bere kantuen bidez Babeshia deitzen du, 1900ean jaiotako 15 urteko neskatoa, 1915ean Armeniako genozidioan izugarri erasotutako biktima izan zena. Babeshiak ahaztuta zeukan historia bat ekarriko dio gogora, armeniar kantu tradizionalez harilkatuz bere aurreko bizitzako erretalak.
Eszenaratze horrek emakumeok daramagun “memoria genetikoari” eta memoria horretatik libratzeko aukerari edo ezintasunari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Hezkuntzaren eremuan gerra batek gizakiarengan dituen ondorio atzeraezinak eta emakumeak bere generoagatik jasaten duen kalte erantsia azaltzeko modu egokia. Gerran dauden herrialdeekiko enpatia eta kontzientziazio handiagoa lortzeko eta emakumeek herrialde horietan duten papera aztertzeko modu bat da.
Utzi erantzuna