- Kokapena: Elkarteko hilerriaren kanpoaldean (Berriosuso).
- Gizabanakako zenbakia: 5.
- Jatorria: San Cristobalgo penala.
- Heriotza data: 1938ko apirila eta 1942ko maiatza bitartean.
- Desobiratze data: 14/10/2021 eta 15/10/2021.
1936 eta 1942 urte bitartean, Ezkaba mendiaren inguruko herrietako hilerriak erabiltzen ziren San Cristobalgo penalean hiltzen ziren presoak ehorzteko, gaixotasunen eta bizi ziren baldintza kaskarren ondorioz. Normalean hilerrien barruan lurperatzen zituzten, baina kasu batzuetan, espazio faltagatik edo aitorpena hil aurretik errefusatu zutelako, hilerrien kanpoaldean lurperatzen zituzten. 1942ko maiatzean praktika hori bertan behera utzi zen herriak hilerrien saturazioagatik kexu zirelako. Dagoeneko, gotorlekua San Kristobal Espetxe Ospitalea bazen eta Botilen Hilerria eraiki zuten. Ehorzketak erregistratu egiten ziren, eta gutxi gorabehera modu normalizatuan egiten ziren. Izan ere, hobitik atera zituzten bost presoak hilkutxetan lurperatu zituzten.
Hura aurkitzeko informazioa Nafarroako Memoriaren Institutura iritsi zen Txinparta-Fuerte de San Cristóbal Red de Memoria Colectiva elkartearen bitartez. Elkarte horrek, aldi berean, kontzejuko lehendakari izandako Joseba Gilengandik jaso zuen, eta hilerritik kanpo lurperatuak izan zirelako herrian betidanik izan zuten susmoaren berri eman zuen. 2010ean, Txinpartak plaka oroigarri bat jarri zuen bertan, 17 pertsonaren izenekin.
Urriaren 14a, osteguna, eta 15a, ostirala, bitartean, Lekarotz BHI, Paz de Ziganda Ikastola, Zizur BHI eta Marques de Villena BHI ikastetxeetako 200 ikasle izan ziren desobiratzeko lanetan. Horrela, urte horietan gertatutakoa ezagutu ahal izan zuten Txinparta Elkarteko Koldo Plaren testigantzen bidez, ehorzketak aurkitzeko ikerketa egin duen pertsonetako bat baita. Era berean, Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikariek desobiratzeko teknikak erakutsi zizkieten ikasleei. Desobiraratzeko lanetan Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria ere izan zen, Josemi Gastón Memoriaren Institutuko zuzendariarekin batera.
Últimos comentarios