Nafarroako Memoriaren Institutuarekin lankidetza-hitzarmena duen IES Mendillorri BHIn, Memoria duen Institutuan, joan den azaroaren 12an Basoa dantza-ikuskizuna egin zen Memoria duten Eskolak programaren barruan. Aurretik Basotik itsasora dokumentala landu zuen D ereduko DBHko 4. mailako ikasleari zuzenduta egon zen. Institutuko patioa eszenatoki, baso, bihurtu zen Errenteria Dantzaz taldeko dantzariei esker.
Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izan dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.
Irudi gehiago ikus daitezke institutuaren webgunean eta ikastetxe bereko beste esperientzia batzuk blog honetan.
Utzi erantzuna