Ikastaroa: “Oroimena eta pentsamendu kritikoa ikasgelan: esperientzia didaktikoak”
2. saioa: “Gerra Zibilaren arkeologia eta konpetentzien araberako hezkuntza: gako didaktikoak”.
Hizlaria: Irakaslea Caldes de Montbui-ko L`Escola Pia-n eta Didaktika irakaslea Bartzelonako Unibertsitatean. DIDPATRI, Didaktika eta Ondarea ikerketa-taldearen partaidea.
Bere hitzaldiaren lehen zatian, Historia irakasgaiak Bigarren Hezkuntzako curriculumean eta pertsona kritikoen prestakuntzan duen zereginari buruzko hausnarketa teorikoa egin zuen. Historia ikastean memorizazioak duen garrantzia azpimarratu zuen, zzken urteotan nahiko gutxietsia izan den zerbait. Bigarren zatian esperientzia didaktikoa aurkeztu zuen: “Gorpu bat dugu, Historia egiten dugu”. DBHko 4. mailako ikasleekin egin zen, eta 1938an Ebroko guduan eroritako soldadu baten gorpuzkiak ikertzen aritu zen.
Hitzaldian erabilitako aurkezpena duzue jarraian.
Últimos comentarios