- Kokapena: Iruzkungo bordak (Ollakarizketa).
- Gizabanako zenbakia: 20.
- Jatorria: San Cristóbal espetxetik eta Iruñeko kartzelatik ateratzeak
- Hilketen data: 1936ko azaroa
- Desobiratze data: 30/09/2019 eta 01/10/2019.
Informazioa Areka elkarteko Orreaga Oskotzek eman zuen. Bertan, Félix Echalecu Ollakarizketako bizilagunaren testigantza jasotzen zuen. 1936ko azaroan, 17 urte zituela, Iruzkungo txaboletan hobi bat zulatzera behartu zuten; hurrengo egunean 17 pertsonen hilketaren lekuko izan zen. Beste aldetik, 1928 eta 1936 artean Sartagudako idazkaria izan zen José Díaz Fernández San Cristóbalen zegoen preso, baina espetxeko ateratzetik libratu zen. Berak Sartagudako 16 pertsona errekete talde batek hil eta inguru horretan lurperatu zituztela jakinarazi zuen. Informazio horri esker, senideek 1979ko urtarrilaren 5ean atera zituzten gorpuzkiak lurpetik.
Orreaga Oskotz, 1979ko desobiratzean izan ziren Sartagudako Lucia Moreno Garatearekin eta bere ahizparekin harremanetan jarri zen. Haiei esker, 1936ko azaroaren 17an, 9 urte zituela, herri horretako 17 bizilagunen hilketaren lekuko izan zen Plácida Ibero artzainaren testigantza ezagutu zuen. Moreno ahizpek esan zioten, halaber, senideak atera zituztenean, gorpuzki gehiago utzi zituztela ondoko beste hobi batzuetan. Baina, eurenak atera zituztenez eta zein herritakoak izan zitezkeen ez zekitenez, bertan uztea erabaki zuten.
2019ko irailaren 30ean eta urriaren 1ean egindako desobiratzean Zizur BHIko ikasleak izan ziren.
Félix Echalecuren lekukotasuna, Mª Amor Beguiristainek jasoa: “Pedro Vidart alkateak (pertsona ona) gobernadore militarraren agindua zuen Iruzkunen hobi bat egiteko, han dauden bi borden artean. Egun batean, bi agureren eta hirurok (nik17 urte nituen) 100 metro luze, 0,60 metro zabal eta metro bateko sakonerako hobi bat egin genuen. Amaitu genuenean, Iruñeko erreketeak etorri ziren, ontzat eman zuten eta esaten zuten: “Bihar ekarriko ditugu lehenengoak, saia zaitez hemen ez egoten”. Etxera joan nintzne eta gurasoei kontatu nien. Hurrengo egunean, gu segan ari ginela, bandera nazionala zuten bi auto aurrean eta toldoa zuen furgoneta bat agertu ziren. Aita eta arrebak baztertu egin ziren, ni geratu egin nintzen, eta fusilamenduak ikusi nituen. Egun hartan hamazazpi pertsona ekarri zituzten binaka lotuta, arkume gisa sartu zituzten lehen bordan, Erronkariko bordan. Lotu gabe atera zituzten; hobiaren ezkerraldean, pistolari batek tiro bat ematen zien bihotzean eta erori egiten ziren; eskuinaldean bigarren pistolariak grazia tiroa ematen zien. Hilobira botatzen zituzten, erdi tenteak, oinetakoak, gehiago har zezaten… ez dut ahaztuko bizi naizen bitartean “… (Isiltasun sakonean gelditzen da).
Utzi erantzuna