Nafarroako Memoriaren Institutuaren “Memoria duten Eskolak” programaren barruan, 2019ko apirilaren 10ean topaketa bat egin zen Sartagudako Memoriaren Parkean. Topaketa horretan, Mendillorri, Navarro Villoslada eta Askatasuna BHIko eta San Fermin Ikastolako 350 ikasle baino gehiago bildu ziren 1936an eraildako pertsonen senideekin.
Taldeka egindako aurkezpen labur baten ondoren, biktima bakoitzak bere esperientzia kontatu zuen eta memoriaren garrantziari eta belaunaldi berriei transmititzeari buruzko hausnarketa bat egin zuen. Ikasleek aktiboki parte hartu zuten, oso elkarrizketa aberasgarria sortuz. Senideekin izandako topaketak amaituta, hainbat tailer egin zituzten:
- SORKUNTZA PLASTIKOA Nuria Ricart Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederretako irakaslearekin. Tailerrak Sartagudako memoria espazioaren inguruko hausnarketa kolektiboa proposatu zuen, material bisuala eta grafikoa landuz. Tailerra hiru zatitan banatu zen:
- Lurraldearen egitura: parkea eta paisaia eta herriarekin dituen harremanak ulertzeko ibilbidea.
- Hurbileko begirada: taldeka banatuta, parkearen zati espezifikoei heltzeko.
- Lanaren kolektibizazioa. Gogoeta kolektiboak eta sortzen ari ziren ideiak.
- LITERATUR TAILERRA: Irati Goikoetxea idazlearekin poemen sorkuntzan lan egin zuten.
Aldi berean, tailerretan parte hartu ez zutenek Sartagudako Memoriaren Pasealekutik ibilbidea egin zuten. Atsedenaldi baten ondoren, herriko frontoian amaierako ekitaldia ospatu zuten, eta bertan, bai ikasgelan bai goizeko tailerretan egindako sorkuntzak aurkeztu zituzten ikasleek. Enrique Villarrealen “el Drogas” musika emanaldiarekin amaitu zen.
Aurten, antzeko jarduera bat egitea presatuta geneukan. Ikastetxeen eskari handia zela eta (ia mila ikasle bertaratzeko konpromisoa zegoen) bi egunetan egingo zen, apirilaren 1ean eta 2an. Hala ere, COVID-19k eragindako pandemia dela-eta alarma egoera dagoela adierazi izanak atzeratzera behartu gaitu.
Jarraian jardueraren bideoa.
Utzi erantzuna