2017ko azaroaren 2an eta 9an Iruñean egin ziren “Sarajevo, setioaren 25. urteurrena” izeneko jardunaldiak
Balkanetako gerra, Srebenicako genozidioa eta Sarajevoren setioa eta heriotza izan dira gerraren izuaren erreferente adierazgarrienak bigarren mundu gerratik, XX. mendearen amaieran. Gertakizun hauek guztiak memoria kolektiboan daude, bertako bizilagunenean zein Europa osoarenean. Hilak, desagertuak, lekuz aldatuak, aberriratuak eta errefuxiatuak eguneroko lekuko eta testigantza dira.
Baina bizitza aurrera doa, oztopo guztien gainetik eta denari esker. Denboraren poderioz, gizarteak gertakizun zorigaiztokoak gainditu eta bere onera dator. Gertatutakoaren memoriak ez ahazten eta, batez ere, gizarte baketsua eraikitzen lagun dezake. Jardunaldi hauetan tragedia hau bizi izan duten pertsonak gurekin egon ziren, baita beren lanari esker adiskidetze dinamika onuragarriak bultzatu nahi dituzten beste batzuk ere, hezkuntza, ikerkuntza eta kultura arloetakoak bereziki.
Jardunaldietako bideoak
Azaroaren 2a. SARAJEVO, SETIO BATEN MEMORIA
“Sarajevo, memoriaren anfiteatroa” erakusketaren ikus-entzunezko emanaldia. Eduardo Córdoba Oronoz, margolari eta eskultore nafarra, irailaren 14tik 29ra Sarajevoko Bosnia Herzegovinako Galeria Nazioanalean zabaldu zen erakusketaren egilea.
“Maurice Halbwachs: Memoria kolektiboa eta memoria historikoa”, Manuel Delgado Ruiz, antropologoa, Bartzelonako Unibertsitatea.
“Good night Sarajevo” film dokumentalaren emanaldia. Elkarrizketa izanen dugu bere protagonistarekin, hots, Slobodan Minic abokatu eta kazetariarekin (Sarajevo Irratiaren arduraduna setioa izan zen bitartean)
Azaroaren 9a. HONDAKINETATIK ETORKIZUNA ERAIKI
Mahai-ingurua: “Nola eraiki etorkizuna izuaren ondoren”
– “Gazteekiko lan programak Bosnian”, Alma Masic, Bosnia Herzegovinako “YouthInitiative for Human Rights” elkarteko zuzendaria.
– “Distrito 11. Nazioarteko laguntza Sarajevoren setioan”, Manel Vila i Motlló, Kataluniako Generalitateko Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia
– “Nazioartearen eginkizuna gatazkaren ondoren. Bosnia Herzegovinako kasua”, Fermín Córdoba Gavin, Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea (ESLA). Bosnia Herzegovinarako zuzendaria.
“Gerra zibileko eta diktadura frankistako bortxazko desagertzeak. Begirada bat Bosniatik”, Jasminka Dzumhur, Bortxazko Desagertzeei buruzko Nazio Batuen Lantaldeko partaide ohia. Bosnia Herzegovinako Arartekoa
Utzi erantzuna