Berriozarko Udaleko Gazteri Arloan gizarte eta hezkuntza programan, azken bi urte hauetan memoria historikoaren inguruko jarduera batzuk egin dira, gazteei ez ezik herriko beste belaunaldiko pertsonei interesatu zaizkienak.
Hasierako plana 20 gazterekin auzolandegia egitea izan zen, “Esparzeta” tokian, Berriozarko udalerriko alde zaharrean. Toki horretan 1938ko maiatzaren 22an izandako ihesaldiaren iheslari batzuen gorpuzkien exhumazioa egin zen, toki horretan erail zituztenak. Auzolandegia jarduera bat da zeinean gazte talde batek, borondatez eta nahita, bi asteetan zehar gizarte intereseko lana egiteko konpromesua hartzen du, ekintza osagarri batzuk egiteaz gain.
Zereginen artean, tokiaren egokitzapena, uraren bidea markatzea, kanalizazioa eta apainketa, zura koloreduneko enbor txikiak (beltzak hondean eta koloredunak ateratzen diren neurrian), bost harri handi erdian, eserlekua…
2016ko udan hasiera eman genion auzolandegiari eta, hori bukatu baino lehen, ikasturtea hasierarekin batera, institutuarekin harremanetan jarri genuen, irakasleei aurkezteko, beraien interesa piztuz. Proiektu berregin genuen, horretan institua sartzeko helburuarekin. Testuinguru horretan, jarduera batzuk egin ziren: “esparzeta” proiektuaren aurkezpena, memoria historikoaren arloan kokatzea, ihesaldia azaltzea, materialen bilketa…
Institutuan egindako lan saioak
Proiektuaren bigarren pausoa lan saioak egitea izan da, Berriozar DBHIko ikasleekin.
- 2016ko abenduaren 13an, 2 saio Berriozar DBHIko 1. eta 2. mailako ikasleekin
Institutuko D.B.H 1. eta 2. mailako ikasleek “Esparzeta” esparruko exhumazioen gaia ezagutzeko aukera izan dute Joaquin Urtasun, Jimi Jimenez (Aranzadi) eta Raul Maizaren eskutik. Gazte Planaren baitan memoriaren parkeko landa lanaren garapena burutzeko Institutuko ikasleekin burutzen ari den ekintza.
- 2017ko apirilaren 4an, saioa Berriozar DBHIko 4. mailako ikasleekin
Berriozarko DBH Ikastetxeko 4. mailaren ikasleek memoria historiko II topaketan parte hartu zuten, non Jimi Jimenezek Aranzadi zientzia elkarteko kidea, Joaquin Urtasunek, Berriozarko bizilaguna, Raul Maizak Berriozarko Alkatea, Iñigo Subizak Udal Gazte Planaren Hezitzailea eta Asier Costak ikasle ohia, hizlarien mahaia osatu zuten , 2015.ean egin ziren hobitik ateratzeari buruz mintzatzeko.
Hurrengo pausoa “Esparceta”ren egokitzapenarekin jarraitzea da. Beste asmo bat da prospekzio bat egitea, makinarik gabe, lan saio praktiko gisan.
Iñigo Subiza (@InigoSubiza), Berriozarko Gaztegunea.
Utzi erantzuna