Ikastetxea: Hegoalde Ikastola
Irakaslea: Asun Larreta (laguntzailea)
Proiektuaren izenburua: Migratzaileak / errefuxiatuak
Maila: Lehen Hezkuntza
Nafarroako Munduko Medikuak, Arrosadiako Auzoko kultur artekotasun proiektuaren barruan dagoen Zure auzotik, zure etxetik izeneko proiektuaren partaideak dira Hegoalde ikastolako 6. eta 5. Mailako ikasleak. Proiektua tutoreek zuzendu dute, eta gainerako irakasleek parte hartu dute, besteak beste, Asun Larretak “Gu ere errefuxiatuak izan gara” ekarpenarekin.
6.mailakoek inmigrazioa eta errefuxiatuak tailerra prestatu zuten.
Helburua: Pertsona migratzaileak bizi ari diren egoera larriak ezagutzea: nondik datozen, zergatik utzi zuten haien jaioterriak, nola bizi diren mugetan, errefuxiatuen kanpamentuetan, gure herrialdean, zertan eta norengandik jasotzen duten laguntza…
Helburua ez da soilik ezagutza, haiekiko enpatia lortu nahi dugu gure ikasleengan eta haien inplikazioa ere arazo honetan.
Honetarako jarduera batzuk garatu ditugu:
- Lehenik, gaiaren inguruko galdetegi bat bete dute familiarekin batera, gelan komunean jarri zen. Zalantzak denen artean argitu.
- Hegoaldeko irakaslea den Begoña Huartek, Grezian bizi izandako guztia kontatu eta beraien kezkak eta jakin- minei erantzun zien.
- Jartún Ibañezek, Munduko Medikuak GKE-ko boluntarioa denak,pertsona migratzaileak Nafarroan duten egoeraz hitz egin die.
- Asun Larretak, Hegoaldeko irakaslea, euskaldunon historiara hurbildu ditu eta beste garai batean, gu ere errefuxiatuak izan garela kontatu digu, argazki erakusketa baten bitartez.
- Ingelesako irakasleak bi saio gaiari buruz eman ditu.
Hauetaz gain, bideoa, abestiak, eta jolasen bidez landu da gaia.
Hemendik aurrera, ikasle beraiek izango dira protagonistak.
Ikasitako guztia plazaratzeko ardura baitute: familian, auzoan, unibertsitateko ikasleen artean…eta auskalo! Agian errefuxiatuen kanpamentu bateko haurrei haiekiko elkartasuna erakutsiko diete nolabait.
MIGRATZAILEAK / ERREFUXIATUAK
HELBURUAK
- Gaur egungo errefuxiatuen/migratzaileen jatorri ezberdinak eta baita migrazioaren zergatiak ere ezagutzea.
- Errefuxiatuak Greziako mugetan bizitzen ari diren egoerak ezagutzea.
- Errefuxiatuek gure herrialdean duten errealitate eta egoera ezagutzea.
- Errefuxiatuen eskubideak defendatzeko sortu diren erakundeen lana ezagutzea, bai hemengoak, bai Greziakoak.
- Euskaldunok ere historian zehar errefuxiatuak izan garela jakitea eta bizi izan diren egoera batzuk ezagutzea.
- Errefuxiatu/migratzaileei buruzko estereotipo eta aurreiritziak apurtzea.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
1.SAIOA (gaztelaniaz). Urtarrilak, 19 edo 20
- Aurre ebaluazioa. (Munduko Medikuak)
- Aurrezagutza: Zenbait kontzeptuei buruz hitz egin: pertsona migratzailea, errefuxiatua, babesa eskatzen duen pertsona… Kontzeptu hauen arteko harremanak eta berezitasunak.
- Gurasoekin egiteko galdetegia. (asteburuan egiteko, urtarrilak 20-22)
2. SAIOA (euskaraz.) Urtarrilak, 23
- Etxeko erakarpenak komunean jarri.
- Bideoa: https://vimeo.com/161892007
- Hurrengo saioaren azalpena; galderak prestatu Begoña eta Jartúnentzako.
3. SAIOA (euskaraz). Urtarrilak, 24
- Mintzaldia: Begoña Huarte: Grezian bizitakoa
- Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=3kOtITBws8U
- Argazkiak (kanpamenduetako bizimodua): https://drive.google.com/file/d/0BxEJiOpG7Ko8Z2U3MjUwVTVfeWM/view?usp=drive_web (Azken diaposiba Asunen aurkezpenarekin lotu ahal da)
4. SAIOA (euskaraz). Urtarrilak, 27
- Mintzaldia: “gu ere errefuxiatuak izan gara” (Asun) https://drive.google.com/open?id=0ByjSzKxKbjspUEY3ZFBHOGhVOTA
- Mintzaldia: “gu ere errefuxiatuak izan gara” (Asun) Duela 80 urte gure egoera nolakoa izan zen. Argazkien bitartez lagunduta, konparaketa: Gurs eta Greziako kanpalekuak. Duela 80 urteko eta gaurko exodoak.
5. SAIOA (ingelesez)
- Abestia:“Human” Rag’n Bone Man / Aprender y reflexionar sobre la letra de la canción.
6. SAIO (ingelesez)
- Ai Weiwei refugee installation to go on display in Prague, video Euronews
7. SAIO (euskaraz)
- Jolasa: karrera bikoitza( Munduko Medikuak). Bi gela batera
- Jolasaren ondorengo elkarrizketa (azterketa, ideia faltsuak, eta zer egin dezakegu guk?), gelaka.
8.SAIOA (gaztelaniaz)
- VIDEO CLIP: “Papeles mojados” Chambao
- Abestia entzun, letra aztertu eta planteatutako galderak erantzun denon artean.
Eranskinen eremua
Aurreikusi YouTube-ko atxuerrefuxiatuekin bideoa
9. SAIOA:
Kolonbiar bikote migratzaile batekin:
- Gizonak errefuxiatuaren bizimodua azalduko die ipuin baten bitartez.
- Emakumeak zenbait bizipen kontatuko die.
10. SAIOA:
Ikasi dutenarekin Beraiek zer egin dezakete? INFORMAZIOA ZABALDU.
Aurre ikusia zegoen unibertsitateko ikasleekin harreman izatea Munduko Medikuen GKEkoek prestatutako ekintza baten bidez. Ekintza hau aurten ezingo da burutu. Datorren ikasturterako utzi dute.
Aurten 6. mailakoek ikasitakoa plazaratu ahal izateko:
- Hegoalde ikastolan bertan, 5. mailako lagunei eta agian 4. mailakoei ere azalduko diete.
- Familietan, galdetegi eta informazio eskaeren bidez gaia komentatzen jarraituko dira.
- Horma-irudia egingo da migratzaileek izan behar dituzten eskubideak aldarrikatzeko.
Utzi erantzuna