Altsasuko Udalak eta institutak hitzarmena sinatu dute, azken urte hauetan DBHko 4. mailako ikasleek egindako 300 ikerketa inguru udaletxean zaintzeko. Hitzarmenaren sinadura pauso garrantzitsua da dokumentazio fondo hori babesa bermatzeko, eta bide-erakuslea da Nafarroan.
Gogoan hezkuntza berritzeko proiektua da, DBHko 4. mailan eta, neurri txikiagoan, Batxilergoan gauzatzen dena. Ahozko iturriak erabiltzen den ikerketa lan bat egitean datza, ikasleen ahaideei edo inguruko pertsona heldueei egiten diren elkarrizketaren bidez. Elkarrizketak binaka egiten dira, ikasgelan prestatutako eta adostutako guidoi bat oinarri, frankismoren garaiko eguneroko bizitzarekin zerikusia duten zenbati gai inguruan: lana, aisaldia, familia, sexualitatea, erligioa edo politika, hain zuzen. Elkarrizketak audioan edo bideoan egiten dira, eta ikasleek transkribatzen dituzte. Ikerketa lana testuinguru historikoarekin eta beste iturri dokumentalekin (argazkiak, dokumentuak, objetuak…) osatzen da.
Lan honen bidez, ikasleek ikusten dute historia azpitik ere egiten dela, jende arruntaren bizitzetik abiatuta, eta ez bakarrik eliteetatik edo historia politikotik.
Gerónimo de Uztariz Institutuak Gogoan proiektu bultzatu zuen 2005tik aurrera, Ahozko iturriei buruzko nazioarteko kongresua antolatua ondoren. Azken hamarkadan, zenbait nafar instituturen ehunka ikaslek parte hartu du hezkuntza berritzeko esperientzia honetan, Aula de innovación Innovativa bezalako aldizkarietan argitaratua.
Últimos comentarios