2016ko abenduaren 15ean eta 16an bidaia antolatu genuen Oloronera, Gursera eta Buzietera joateko, Iruñeko Iturrama BHIko eta Barañaingo Alaitz BHIko ikasleekin. Institutu hauek memoria historikoa berreskuratzeko eta ahozko iturriak lantzeko proiektuak jorratu dituzte aspalditik . Esperientzia pilotua da hau, eta, baloratu ondoren, gainerako ikastetxeei eskainiko zaie.
Oloronen errefuxiatu errepublikar espaniarrei buruzko erakusketa bisitatu zen, “Tierras de Memorias y de Luchas” Elkarteak antolatua. Ondoren Olorongo espaniar errepublikarren esparrua ere bisitatu zen. Udaletxean harrera egin ziguten, eta lan saio bat egin zen Supervielle Liceo-ko ikasleekin. Gursen kontzentrazio-esparrua bisitatu zen, eta Buzieten errepublikar espaniar gerrilarien Memoriala.
Jardueraren balorazioa oso positiboa izan da. Segidan, ikastaroko azken saoian Edurne Beaumont (Alaitz BHIkoa) eta Kristina Palacios (Iturrama BHIkoa) irakasleek erakutsitako aurkezpena eskaintzen dizuegu.
Utzi erantzuna