Baliabidearen helbidea: http://memoria-oroimena.unavarra.es/eu/
Andreen izenak, gizonen izenak. Nafarroan 1936 eta 1975 urte bitartean frankismoak eragindako mota desberdineko errepresioa jasan zuten milaka pertsonen izenak. Honako datu basean kontsulta daitezken mila izenak, argitaratutako ikerketa, agiritegi historikoen hustuketa sistematikoa eta jasoak izan diren ahozko adierazpenetatik lorturikoak dira. Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Fondo Dokumentala osatzeko proiektu hau, Nafarroako Legebiltzarrak 2009ko otsailaren 12an hartu zuen erabakiaren ondorioz eta 2011eko azaroaren 30ean Unibertsitatea eta Nafarroako Legebiltzarraren artean sinaturiko akordioari esker osatu den NUPeko ikerlari talde batek burutua da.
Datubaseak zenbait bilaketa aukera ditu: izen-abizenak, sorlekua, bizi lekua, errepresio mota edo izate soziopolitikoa. Bilaketa aukera hauek konbina daitezke bilaketa mugatzeko.
Web baliabide honek ikasleen ikerketa lanak egiteko aukera ematen du, gai hauen inguruan:
- Herri zehatz batean jasandako errepresioa: horretarako nahikoa da herri hori aukeratzea “Bizi lekua” aukeran. Ikerketa sakonagoa izango litzateke eskualde baten ikerketa, eskualde horren herri guztien bilaketaren bidez.
- Errepresio mota baten datu orokorrak: horretarako “Errepresio sailkapena”-n gure intereseko errepresio mota aukeratu behar da. Errepresio mota hori jasan zuten pertsona guztien zerrenda agertuko zaigu, eta kopurua.
- Errepresaliatuen datu orokorrak, izate soziopolitikoaren arabera: horretarako “Izate soziopolitikoa”-n gure intereseko kategoria aukeratu behar da. Aurrekoan bezala, pertsona guztien zerrenda agertuko zaigu, eta kopurua.
- Pertsona zehatz batek jasandako errepresioa: nahiz eta errepresaliatutako pertsonei buruzko informazioa oso zabala ez izan, interesgarria da ikustea askok errepresio mota bat baino gehiago jasan zutela. Interesekoa ere izan daiteke memoria historikoaren lanetan erabiltzen diren iturri historikoak aztertzea.
Utzi erantzuna