Dantzaz Konpainiaren ekoizpena. Ikastetxeko jolastokian, polikiroldegi batean edo antzeko lekuetan egin daiteken dantza garaikideko ikuskizuna.
FITXA ARTISTIKOA. |
Koreografoa: Josu Mujika. |
Zuzendari artistikoa: Adriana Pous. |
Musika: Iñaki Salvador. |
Dantzariak: Dantzaz Konpainia. |
Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte. |
Iraupena: 30-45 minutu. |
SINOPSIA:
Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.
Basoa Teaser. DANTZAZ from dantzaZ on Vimeo.
Últimos comentarios