Justifikazioa:
Ikastaro honen bidez gogoeta egin nahi da oroimenak gizarte moderno eta demokratiko bateko hezkuntzan duen eginkizunaren gainean, elkarrizketarako eta balio demokratikoen garapenerako gakoa baita, giza eskubideen errespetutik abiaturik.
“Memoria duten eskolak” programaren barneko jarduera da, zeina Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren programa bat baita.
Helburuak:
- Zenbait balio sustatzea (bakea, bizikidetza eta giza eskubideekiko begirunea), gure iragan traumatikoaren gaineko hausnarketatik abiatuta.
- Gogoeta egitea memoriak hezkuntzan duen garrantziaz, ikasteko tresna gisa.
- Memoria historikoa ardatz gisa erabili duten hezkuntza esperientziak aztertzea.
Edukiak:
- Oroimena hezkuntza esparruan.
- Oroimena ikasgelan lantzeko esperientzia didaktikoak.
- Historiaren eta oroimenaren arteko loturak.
Bertaratu beharreko saioen banaketa:
- 2020ko otsailaren 6a: Oroimena ikasgeletara doa: jakiteko eskubidea. Ángel del Río
- 2020ko otsailaren 17a: Gerra zibilaren arkeologia eta gaitasunen araberako hezkuntza: gako didaktikoak. Lorena Jiménez.
- 2020ko otsailaren 2a: Oroimena eta eskola: teileriak, antzerkia eta flamenkoa. Vicente M. Pérez Guerrero.
- 2020ko martxoaren 16a: Historia oroimenduna hezkuntza esparru publikoan. Raimundo Cuesta.
Últimos comentarios