Justifikazioa:
Haur eta gazteek eskolara ekartzen dituzten galderak eta erantzun desberdinak ezagutza eraikitzeko abiaburu dira, eta iritzi aniztasuna gordetzen dute beren barrenean.
Ildo horretan, ikastaroan, bere metodologiaren ezaugarriak aztertzeaz gain, ikusiko dugu Ahozko Historiak hezkuntzan zer ahalmena duen haur eta gazteen galderak haien heziketaren abiaburu izanen diren beste galdera batzuen oinarri izateko, Ahozko Historiako elkarrizketa erabiliz horretarako.
Epe luzean pentsatuz, txikitatik ohitzen badira iturri desberdinak erabiltzera halako gai bati heltzeko, ezari-ezarian, edozein ikerlan hastean, berezko premia sentituko dute iturri horiek bilatzeko, eta, aldi berean, iritzi kritikoa erabiltzen trebatuko dira iturri horiek interpretatzean.
Zenbait proposamen didaktiko eskainiko dira, bai ikasgelarako bai eskola jarduerak antolatzeko, irakasle bakoitzak bere testuinguruetara egokitu ahal ditzan.
Helburuak:
- Ahozko Historiaren eremu teoriko kontzeptuala ezagutzea.
- Ahozko Historiako elkarrizketak egiteko behar diren trebetasunak bereganatzea
- Ahozko iturriekin lan egiteak hezkuntza etapa desberdinetan eskaintzen dituen aukeren gainean gogoetatzea.
- Ikerlanetan ahozko iturriak eraikitzeko, aztertzeko eta erabiltzeko gaitzea
- Gizarte Zientzien ikaskuntza esanguratsu baterako Ahozko Historiak eskaintzen dituen aukerez jabetzea
Edukiak:
- Ikasgela, gizartearen ezagutza eraikitzeko eremu.
- Ahozko Historiako elkarrizketa, baliabide.
- Ahozko Historia. Zer da eta zertarako?
- Zer da Ahozko Historia?
- Ikerlana haur hezkuntzatik
- Ahozko iturrien eraikuntza
- Errealitatea deseraikitzen hastea
- Jolasa, eguneroko errealitatea eta Gizarte Zientziak elkarrekin lotzeko ardatz .
- Ikertu beharreko gaiaren hautapena
- Elkarrizketa prestatzea eta egitea.
- Informazioa buruz buru: Ahozko Historia eta ikasleekin lantzen ditugun iturrien aniztasuna.
Últimos comentarios